“Bizitzeko herria” proiektuko proposamenak alkatearekin aztertzen berriro

16/05/2017
Card image cap
Pasa den ikasturtean herriko zentroek plenoan aurkeztu zituzten proposamenak aztertzeko atzo alkatearekin jarraipen bilera egin zen

2015-2016 ikasturtean “Bizitzeko herria” gaia landu zen  Eskolako Agenda 21 proiektuarekin, eta kurtsoan ekintza asko burutu  zituzten gure ikasleek;  konklusio interesgarrietara ailegatu ziren eta proposamen asko egin zituzten egoera hobetzeko, eta gero plenora eraman zituzten.

Atzo, maiatzak 15, 55 bat ikasle eta irakasle bildu ziren alkatearekin komentatzeko proposamenak, eta alkateak banan banak aztertu zituen guztiak, eta bakoitzarekin zer egin den azaldu zien ikasle eta irakasleei.

Ikasleek aukera ezinhobea izan zuten alkateari  zalantza eta iradokizun guztiak luzatzeko, eta aprobetxatu zuten ondo saioaren bukaeran animatu zirelako asko galderak egitera.