40. urteurrena ospatuko du Musakola kiroldegiak uztailaren 13an

11/07/2017
Card image cap
Kanpoko igerilekuetan puzgarriak eta jolasak egongo dira egun guztian zehar. Horretaz gain, Kiroldegiko sarreran alderatu ahalko da orduko kiroldegia eta gaur egungoa, airetiko ikuspegitik egindako argazkiei esker

40 kandela ez dira urtero itzaltzen eta arrazoi horregatik Musakolako kiroldegian egun berezia antolatu nahi izan du Udaleko Kirola Sailak datorren uztailaren 13rako. “ArraSasoi 12 hile, hamaika gai” ekimena aprobetxatuz egun osorako jaia egongo da kiroldegiko altxor nagusia diren kanpoko igerilekuetan.

Jai honen barruan, goizeko 10:30tan hasita eta arratsaldeko 19:30ak arte, hiru igerilekuetan, hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera edukiko dute bertaratzen direnek.

Alde batetik, urpeko arkeologia ezagutzeko aukera egongo da igerileku handian. "ULUBURUN: naufragioa igerilekuan" du izena ekintza berezi honek, eta dibertigarria izateaz gain, helburu didaktikoa ere badu, urpeko arkeologoen lana ezagutzeko aukera ematen baitu. Mediterranio itsasoan, Turkia parean, Kristo aurreko 1300. urtean hondoratu zen itsasontziaren izena da Uluburun. 1982an aurkitu zuten ontzia, eta bost kultura ezberdinetako 18.000 pieza aurkitu zituzten bertan.

Arrasaten, lehen aldiz, Uluburun ontzian aurkitu ziren piezen erreprodukzioak jarriko dituzte igerilekuan, eta neska-mutikoek piezak aurkitu eta katalogatu egin beharko dituzte, urpeko arkeologoen metodoa jarraituz. Hiru txanda izango dira eta parte hartzeko derrigorrezkoa da aurrez izena ematea.

Igerileku handian puzgarri erraldoiak egongo dira ere. Igerileku ertainean bestalde, saltxitxa erako puzgarria egongo da goizez eta alfonbra magikoa arratsaldez. Eta txikienek ere, izango dute zerekin disfrutatu txapoteo igerilekuan, txirrista txiki bati esker.

EGITARAUA:

Igerileku handian:

 

Igerileku ertainean:

  • Saltxitxa puzgarria (goizez)
  • Alfonbra magikoa (arratsaldez)

 

Txapoteo igerilekuan:

  • Tobogana

 

Gainera, kiroldegira etortzen den orok sorpresa bat jasoko du bertako ateak ikusi bezain pronto, orain dela 40 urteko kiroldegia eta gaur egungoa alderatzeko aukera edukiko baitute sarreran egongo diren airetik ateratako bi argazkiri esker.

Igerian ibili nahi dutenentzako aldaketak

Egun honetan igerian ibili nahi dutenek aldaketa batzuk jasan beharko dituzte, izan ere, igeriketa eremua mugatu egingo da gainontzeko ekintzak eskaini ahal izateko, eta ondorioz, luzeran ezingo da egunerokoan dauden 50 metroko distantzia erabili.

 

Ekitaldi instituzionala

1977ko ekainaren 24an kiroldegia inauguratu zenetik gaur arte, eraldaketa asko jasan izan ditu Musakolako instalakuntzak eta ordutik herriak eduki dituen 9 Alkateek zer ikusia eduki dute epealdi honetan izan dituen hobekuntzetan. Hori dela eta, eguerdiko 12:00etan ekitaldi instituzionala egingo da: kiroldegiaren historian egon diren 9 Alkate hauek elkartu nahi dira eta gaur egungo kirol instalazioak bisitatu