Arrasateko Udalarekin ere euskaraz kanpaina

18/11/2015
Card image cap
Kanpaina bat jarri du martxan Arrasateko Udalak, administrazioarekin harremanetan euskararen erabilera bultzatzeko

Azken urteotan Arrasateko Udalak ahalegin handiak egin ditu eta egiten ari da euskararen erabilera normalizatzeko, eta bere lehentasuna da herritarren hizkuntza eskubideak bermatzea. Izan ere, herritarren eskubidea da administrazioarekin zein hizkuntza erabili nahi duen aukeratzea.

Herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeaz gainera, arrasatear euskaldunak euskara erabiltzera animatu nahi ditu, bizitzako esparru guztietan eta, batez ere, udal zerbitzuetara joaten direnean. Hartarako kanpaina bat jarri du martxan, Arrasateko Udalarekin ere euskarazleloa duena. Kanpainaren helburua da arrasatear euskaldunei gogoraraztea Arrasateko Udalarekin euskara erabiltzeko aukera dutela, bai ahoz bai idatziz, eta Udalak hala nahi duela.

Kanpainak lau aste iraungo du, azaroaren 16an hasi eta abenduaren 13an amaituko da eta. Hortaz, bada, bat egin kanpainarekin,Arrasateko Udalarekin ere euskaraz eginez.