Hiri antolamenduaren plan orokorra aurrerantz doa

14/05/2015
Card image cap
Udal Plenoak, aho batez, behin behinekoz onartu zuen plana maiatzaren 12an egindako bilkuran

2015eko maiatzaren 12an egindako bilkuran Udal plenoak, aho batez, behin behinekoz onartu zuen hiri antolamenduaren plan orokorra.

Plan hori, 2014ko azaroaren 4an hasiera baten onartua izan ondoren, jende aurrean egon zen.41 alegazio idatzi aurkeztu zituzten elkarte eta herritarrek.  Udalak egindako alegazio guztiak erantzun zituen eta haietako batzuk onartu egin zituen.

Bestalde, azpimarratu behar da Plan Orokor berri hau osotzeko bidean Aholku Kontseiluak izan duen eragina. Izan ere, Plan Orokorraren agiria aholku kontseiluak ere aztertu zuen; kontseilu hau Arrasateko hainbat arlo desberdin ordezkatzen dituzten pertsonek osotzen dute (gazteak, jubilatuak, emakumea, ezinduak, hezkuntza, kultura, enpresa mundua, kirolak, merkatariak…). Kontseiluak bere txostena helarazi zion Udalari, eta aipatu beharra dago hark ez zuela aurkako zehaztapenik adierazi.

Hemendik aurrerako bidea

Jadanik lan handia dago eginda, jende askoren inplikazioarekin. Hala ere, oraindik bidea jarraitu behar da Plan Orokorra behin betikoz onartu eta indarrean sartzeko. Orain, Udalak Euskal txostena eskatuko dio Autonomia Erkidegoko Lurraldearen Antolamendurako Batzordeari (COTPV delakoa). Batzorde honek hiru hilabete izango ditu txostena emateko.

Txosten hau jaso ondoren, hala badagokio, Udal plenoak behin betikoz onartu ahal izango du plan orokorra. Aurreikusten da behin betiko onarpena datorren azaroan eman ahal izango dela.