Musakolako kiroldegiko skateparkak sarrera librea izango du

20/05/2015
Card image cap
Maiatzaren 22tik aurrera, Arrasateko parke publiko izango da gaur egun kiroldegi barruan dagoen skate parka. Sarrera propioa izango du kiroldegi kanpoaldetik

Sarrera librea izango da, edonor joan ahalko da nahi duenean skateparkera, gune hau Arrasateko parke publiko bihurtuko delako. Hemendik aurrera, skateparkerako sarrera kiroldegiaren eta alboko eraikinaren artean dagoen bidetxotik izango da.

Azken lanak egiten ari dira gunea behar bezala egokitzeko eta aurreikusten da datorren ostiralerako (maiatzak 22) dena prest egotea.

Gipuzkoako skate txapelketa zapatuan

Maiatzaren 23an,  Gipuzkoako II.Skate txapelketa osatzen duten bost lehiaketetako bat burutuko da Arrasaten, Musakolako skateparkean.

Goierri Roller Skate taldeak antolatu du lehiaketa eta  parte hartu dezakete 6 urtetik 18 urtera bitarteko gipuzkoako skater guztiek. Parte hartzeko goroskt@gmail.com helbidera idatzi behar da. Lehiaketari buruzko informazio gehiago hemen