San Juanak direla eta ordutegi berezia Musakolako kiroldegian

20/06/2017
Card image cap
Ekainaren 23an, ostirala, arratsaldeko 19:00tan itxiko ditu ateak kiroldegiak eta ekainaren 24an, San Juan egunez, itxita egongo da kiroldegia. Ekainaren 25etatik aurrera udako ordutegia egongo da martxan.

Herriko festak gainean ditugu eta urtero moduan, Musakolako kiroldegiak ere festa horietara egokitzeko ordutegi berezia edukiko du. Hori horrela, ekainaren 23an, San Juan bezperan, goizez beti bezala 07:00tarako zabalduko bada ere, arratsaldeko 19:00tan itxiko ditu ateak kiroldegiak. Ekainaren 24an, San Joan egunez ez da zerbitzurik egongo eta kiroldegia itxita egongo da. Eta ekainaren 25etik aurrera, udako ordutegiarekin hasiko da martxan, hau da, goizeko 09:00tatik gaueko 21:00ak arte.

Gogoratu, kanpoko igerilekuetako ordutegia, goizeko 10:00etan hasten dela, eta 20:30tan itxiko dela, kiroldegia ordu erdi beranduago itxiko baita.