Alos Quartet

Alos Quartet

Noiz 2017-04-30T20:00:00+02:00 2017-04-30T20:00:00+02:00 - 2017-04-30T21:00:00+02:00 2017-04-30T21:00:00+02:00
Non Kulturateko areto nagusian

Informazio gehiago


Alos Quartetek “Garden” bakarkako hirugarren diska aurkezten du.

Laukoteak bere zeinu bereizgarria izan dituen soinu dotorea, intimotasuna, eta musika iturri ezberdinetatik edaten duen estilo originala garatzen ditu diska berrian. 13 konposizio berri hauen grabaketan,  azken urteetan bidelagun izan dituen hainbat artista eta lagunen laguntza izan du taldeak, hala nola, Eñaut Elorrieta eta Silvia Iriondo ahotsetan, Oreka TXen txalaparta, Harkaitz Cano idazlea eta poeta eta  Bill Cooleyen psalterioa, besteak beste. Guztiek eman diote beren kolore eta ukitu berezia lan berriari.

Batetik, dantza ezberdinen atmosfera eta erritmoak sotiltasun harrigarriz  jantziak ageri dira hainbat doinutan. Arin arinetik tangora , fandangotik vals eztietara eta doinu lasaietatik erritmo indartsuetara. Bestetik, Alos Quarteten sonoritate iradokitzaileek, nyckelharpa (suediako erdi aroko tekladun biola)  bezelako instrumentuen laguntzaz, entzulea mundu magiko batean nabigatzera daramate.