Kursaal Eskura

Kursaal Eskura

Noiz 2016-05-31T20:00:00+02:00 2016-05-31T20:00:00+02:00 - 2016-05-31T21:30:00+02:00 2016-05-31T21:30:00+02:00
Non Kursaala, Donostia
Webgunea Webgunea ikusi

Informazio gehiago


200dik gora abeslari eta musikari igoko dira Kursaaleko agertokira Berliozen "Hilen Meza Handia" eskaintzeko. Obra honek ikaragarrizko dimentsioak ditu eta, hala, 400 musikarik parte hartu zuten estreinaldian. Berlioz, sinestuta ez bazen ere, eta "Requiem" hau gobernu frantsesaren eskaeraz konposatu zuen arren, bere sorkari bikainetako bat da.

Orquesta Nacional del Capitolio de Toulouse & Orfeón Donostiarra
Tougan Sokhiev, zuzendaria
"Requiem", Berlioz
Sarreren prezioak: 59 / 47 / 38 / 31 / 12 €

Prozedura: 

  • Behin sarrera erosita, interesdunek euren autobuseko tokia erreserbatu beharko dute honako zenbakietara deituz:
      1. Oñati: 943 780353 /  
      2. Arrasate: 943  252000 /  
  • Autobusak Kursaalerantz honako tokietatik /orduetan abiatuko dira:
      1. Oñati: Autobus geltokia, Correos (18:30)
      2. Arrasate: Autobus geltokia, Garibai kalea (18:45) 
  • Ordu Gaztea: 30 urtetik beherako interesdunek, sarrerak 3 euroko prezioan erosi ahal izango dituzte. Horretarako sarrera (autobuseko tokia bezalaxe) erreserbatzea ezinbestekoa izango da, norberaren udalerriak hartarako atondu duen telefono zenbakira deituz. Behin beharrezko erreserbak eginda, kontzertu/ikuskizuneko egunean bertan, interesduna Kursaaleko leihatilara gerturatu beharko da eta bere adina egiaztatu ondoren, sarrera ordaindu (sarrera hauen kokapena egun horretan leihatilan erabilgarri dauden sarreren araberakoa izango da).
  • Izen-emateko epeak (autobusa / Ordu Gaztea) maiatzaren 26an amaitzen da.