Albisteak

LH6ko aurrenerabeei gaztelekuko eta gaztetxokoetako ongietorri jaia egingo zaie

Zapatu honetan, apirilak 20, ongietorria egingo zaie LH6ko gazteei gaztelekuan eta gaztetxokoetan.

Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa

Arrasateko Udalak  “Drogen kontsumoei lotutako arriskuak murrizteko ikastaroa" antolatu  du.

Udala auzoan kotxe pilaketarik ez izateko, Arrasateko Udalak errepidea itxi eta doako autobus zerbitzua jarriko du.

Autobusa 8:00etatik 14:00etara egongo da etengabe gora eta behera. Errepidea 08:30etik 12:30era itxiko da.

Arrasateko Udala spinning birtualeko zerbitzua eskaintzen hasi da Musakolako kiroldegian

Eremu lehorreko bazkide direnek nahi dutenean erabili dezakete zerbitzua, eta egun osoan 45 minutuko klaseak eskainiko dira etengabe.

Amaituta Arrasate Herri Eskolako Erguin eraikineko jolas parke pedagogiko berriaren lanak.

Parke pedagogikoak askotariko elementuak izango ditu haurren heziketarako

Udaleko Gazteria sailak “Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi” tailerra antolatu du, 16-30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.

Tailerra apirilaren 23an izango da, eta aurrez izena eman beharko da arrasate.eus-en edo BAZen.

Udaberriko oporretan gaztetxoek egitarau zabala izango dute Arrasaten

Udaleko Gaztetxokoetatik “Udaberriko oporrak” deituriko egitaraua antolatu da apirileko lehen asterako

Arrasateko Udala urgentziazko konponketa lanak egiten ari da Antoñako frontoian

Udal langileek segurtasuna bermatzeko lanak abiarazi dituzte, ezker paretan zati batzuk jausita. Lan horiek amaitu ostean, egin beharreko lanak identifikatuko dituzte, eta konponketa lanekin hasiko dira.

Hauteskunde mahaietako zozketa bihar izango da, martxoaren 21ean

Hauteskunde mahaira bertaratu beharko dira soilik udal langileen jakinarazpena jasotzen duten hautesleek.

Arrasateko Udalak 'udaberriko turismo eskaintza' liburuxka argitaratu du.

Bisita historiko-kulturalak, mendi ibilaldiak eta bestelako eskaintzak jaso ditu eskaintza eskuorrian. Egitasmo guztiak egingo dira martxo amaieratik ekain amaierara.

Mugikortasun Plana berritu eta eguneratzeko, neurketak egingo dituzte aste honetan

Neurketak egingo dira martxoaren 18tik 22ra. Herritarren partaidetza prozesua apiril amaieran hasiko da.

Abian da 2024ko San Juan jaietako kartel lehiaketa

Lehiaketa zabalik dago Debagoienean eta Aramaion erroldatuta dauden biztanle guztientzat, eta kartelak 2024ko apirilaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira. Saria 750 eurokoa izango da.

Arrasateko Udalak dirulaguntza deialdia ireki du aisialdi eta kirol programetan haurren parte hartzea sustatzeko.

Udalekuetan edo udako kirol campusetan herriko haurren parte hartzea sustatzea xede duen dirulaguntza lerroaren deialdia aurreratu du Arrasateko Udalak, dagoeneko irekita baitago hainbat udalekutan izena emateko epea.  Baldintzak betetzen dituzten familiek %90eko deskontua jasoko dute matrikularen ordainketan, gehienez ere 200 €-raino.

“Emakumeen Eskuz Binakako Master Laboral Kutxa” pilota txapelketaren finala Uarkapen egingo da martxoaren 17an

Sarrera doakoa izango da, edukiera bete arte. Emakumezkoen Binakako Final Nagusia Arrasaten egitearen garrantzia azpimarratu dute antolatzaileek eta udal ordezkariek.

Udaleko Osoko Bilkurak kale garbiketarako baldintza berriak onartu ditu

Alde bozkatu dute EH Bilduk, Elkarrekin Arrasatek eta PSE-EEk, kontran, berriz, EAJk. Udal Gobernuak helburu nagusi bi jarri ditu: gutxiago zikintzea eta hobeto garbitzea.

2024ko martxoaren 8rako Arrasateko Udalaren Adierazpena

Arrasateko Udalaren Adierazpena, 2024ko martxoaren 8a dela-eta

EKKO proiekturako hezitzaileak prestatzeko, dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Arrasateko Udalak 2023ko otsailean EKKO (Eskola Kirola Komunitatea Osasuna) egitasmoa martxan jarri zuen, Arrasate Herri Eskola, Arizmendi Ikastola, Txatxilipurdi Elkartea, Leintz Eskola Kirola eta San Juan de Dios ospitalearekin lankidetzan.

“Elkar zainduz aurrera goaz” lemapean aldarrikatuko dute Emakume Txokoak eta Arrasateko Udalak martxoaren 8a

Egitarau zabala, eta eragile ezberdinekin elkarlanean, antolatu dute aurtego martxoak 8ko egitaraua.

Arrasateko Udalak 2023-2027 Gobernu Planaren aurkezpen saioen balorazio positiboa egin du, eta eskerrak eman die herritarrei

Udalak uste du aurkezpen huts bat baino gehiago “elkarri entzuteko” espazioak ireki direla, eta eskerrak eman die herritarrei parte hartzeagatik.

Arrasateko Udalak tailerra antolatu du pornografiaren inguruan, martxoaren 14an

Guraso eta hezitzaileentzat tailerra izango da, martxoaren 14an, 18:00etan

Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala

Arrasateko Udalaren adierazpen instituzionala, atzo herrian izandako lan istripu hilgarriaren aurrean.

Udal Gobernuak “inprobisazioa eta alderdikeriaz jokatzea” leporatu dio EAJri

Gobernu Planean ekarpenak egiteko aukera ireki zitzaien alderdiei, eta EAJk ez zituen ekarpenik egin

Udal Gobernuak ‘2023-2027 Gobernu Plana’ aurkeztu du herritarren eta eragileen aurrean

Udal Gobernuak 2023-2027 agintaldirako Gobernu Plana aurkeztu du. 70 proiektu estrategikotik gora jasotzen dituen txostenak exekuzio plangintza bat aurreikusi du 4 urtean gauzatzeko. Dokumentua eskuragarri dago arrasate.eus webgunean. Aurkezpen ekitaldian herritarrak zein talde eragileetako ordezkariak bildu dira gobernukideen azalpenak entzuteko.