2015eko otsaileko azokako zozketa

2015/03/02
Card image cap
Otsailaren 21eko azokan zozketatutako baserriko produktu sorta Beatriz Lagullon Arrasatearrari egokitu zaio.

Aurreko zapatuan, otsailak 21, baserritarren azoka berezia egin zen Seber Altube Plazan, hileko hirugarren zapatu guztietan lez.  20 saltoki egon ziren bertan, artean ohiko baserriko produktuak,    berduren kontserbak, pastelak, ogia, gazta, eta lau zuhaitz mintegi… 

 

Euria eta haizea egin arren, bezeroak hurbildu ziren Seber Altube plazara, hileko zita honetara, eta salmentak ondo burutu ziren, postuetako saltzaile gehienen arabera.  Azoka amaieran, baserriko produktu sortaren zozketa egin zen, beti lez,  goizean zehar bertaratutako bezeroen artean.  Boleto saritua Beatriz Lagullon arrasatearrarena  izan zen eta produktu sorta,  Uribarri auzoko Mendigain baserriak prestatu du oraingoan.   Ostiral goizean, otsailak 27,  Udaleko BAZeko erakusleihoan egon da produktuen otarra, ikusgai, Beatrizek eguerdi aldera jaso artean. 

 

On egin,  eta  esker ona  baserriko produktuak aukeratzeagatik!