2016 urterako diru-laguntza programa

2016/06/07
Card image cap
Deialdi irekian izena emateko epea zabalik da

Arrasateko Udalak diru-laguntzak eta laguntzak ematea jasotzen du urteroko aurrekontuetan, udal intereseko kontsideratzen diren eremu eta diziplinetan hainbat elkartek eta entitatek garatzen dituzten ekintza askotarikoetan laguntzeko.

Horregatik guztiagatik, bere aurrekontu baliabideen esparruan, lehia askeko deialdi irekia onartu zuen Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko maiatzaren 31an hartutako erabaki bitartez, 2016 urtealdian garatu beharreko proiektuetarako laguntzak eta diru-laguntzak emateko.

Aipatu Deialdia 2016ko ekainaren 6an publikatu zen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, eta eskabideak aurkezteko epea uztailaren 12an bukatuko da.

Informazio gehiago hemen eskuragarri.