2018rako kirol abonua doan lortu!

2017/12/20
Card image cap
Eman zaitez altan online zerbitzua erabiltzeko kirolaonline.arrasate.eus helbidean eta eguneratu zure datuak urtarrilak 31 baino lehen. Hori egiten duzuenon artean zozketa egingo da eta aukeratua suertatzen denari urteko abonua doan aterako zaio.

Udal Kirol Zerbitzuaren helburu nagusia da herritarrei kirola ahalik eta gehien gerturatzea eta 2018an ere indar guztiak bideratu nahi ditugu helburu hori ahalik eta hoberen gauzatzeko. Aipamen berezia merezi du harrera oso ona duen ekimenak: “ArraSasoi: hamabi hile, hamaika gai”. Arrasasoiz baliatuz, urte honetan ere doako hainbat erakusketa, hitzaldi, abonatuentzat ikastaro edo formazioak eta bestelako ekintzak burutzen jarraituko dugu. 

Jarraian aurkezten dizkizut dauden berrikuntza eta aldaketa nagusiak: 

  • 2018rako abonua DOAN lor dezakezu!  Eman zaitez altan online zerbitzua erabiltzeko kirolaonline.arrasate.eus helbidean eta eguneratu zure datuak urtarrilak 31 baino lehen. Hori egiten duzuenon artean zozketa egingo da eta aukeratua suertatzen denari urteko abonua doan aterako zaio.  Baldintza: datu pertsonalak eguneratuta izatea eta horien artean, derrigorrezkoa, telefono mugikor zenbakia eta posta elektronikoa ematea. 

      Behar baduzu, altan emateko ordenagailu bat eskuragarri izango duzu kiroldegian.

  • Uarkapeko gimnasioa martxan. 4 hilabete pasatu dira Uarkape erakinaren barruan gimnasio bat jarri denetik, Kirol monitore baten presentziarekin. Uarkape frontoian, beraz, kirol praktika eremuak gehituz doaz. Gainera goiztiarrenek gogoan izan 6:30ean zabaltzen dela.
    • Prezioak %1,5eko igoera. Abonuen, eguneko sarrerak, alokairuek eta harreran saltzen diren zenbait produkturen prezioek %1,5eko igoera jasango dute.
  • Ikastaro eskaintzak: Izaera bereziki osasuntsua dutelako eta ia denetan adin guztientzat eskaintza badugulako azpimarratu nahi ditut ikastaro batzuk: Musakolan, Aeropilates, Pilates, Yoga, Body Balance, Aquagym, igeriketa… eta, Uarkapen, K-Strech eta Hipopresiboak. Baina kontuan hartzekoak dira intentsitate altuago dutenak ere: Strong, Spining, (Spining birtuala ere laster) Zumba, Krosfit…

 

Abonuaren baja eta aldaketak

 

Ordainketa helbideratuta baduzu eta kontrakorik adierazten ez badiguzu, abonua automatikoki berriztuko zaizu. Baina abonuan bajaz eman nahi baduzu edo modalitate aldaketak egin, kontuan izan horretarako azken eguna abenduaren 31 izango dela.

 

Abonu kobratzea

 

  • Kontu korrontetik helbideratuta: urtarrilaren 15ean pasatuko zaizu kargua.
  • Helbideratuta ez baduzu diru-sarrera abenduaren 15etik aurrera egin dezakezu. Ordainagiria Kiroldegiko harreran entregatzen duzunean, altan emango dizugu.

 

KUTXABANK:               ES46 / 2095 / 5055 / 53 / 1060784062                    

LABORAL KUTXA:       ES67 / 3035 / 0055 / 11 / 0550701008

 

Abonua ordaintzeko laguntzak

 

2018an ere Arrasateko Udalak kirol abonuak ordaintzeko laguntzak emango ditu. Alde batetik, ikasleei, %25eko hobaria; bestetik, diru sarrera baxuko pertsonei, %25etik %75 arteko hobaria. Eskaera egiteko gutxieneko baldintzak hauek dira:

  • Arrasaten erroldatuta egotea.
  • Urteko abonua egitea (eremu baterako zein bietarako, banakakoa zein familiakoa).
  • Eskaera urtarrilak 1 eta 31 bitartean aurkeztea.

 

Informazio gehiago eta aurkeztu beharreko dokumentuen berri eskuratu dezakezu Musakolako kiroldegian, BAZ-en edo kirola.arrasate.eus web orrian.

 

2018ko Kirol abonuen prezioak

 

Urtekoa

EREMU 1

PLUS (2 EREMU)

UDAKO ABONUA

Errold.

Ez errold.

Errold.

Ez errold.

Errold.

Ez errold.

- 18 urte

83.10 €

99.80 €

124.80 €

149.80 €

41.50 €

49.80 €

+ 18 urte

139.50 €

167.40 €

209.30 €

251.20 €

69.70 €

83.70 €

Familia

222.70 €

267.30 €

334.10 €

401.00 €

111.30 €

133.60 €

 

Hilabetekoa*

PLUS

MATRIKULA*

Errold.

Ez errold.

Errold.

Ez errold.

- 18 urte

12.00 €

14.40 €

15.00 €

+ 18 urte

20.10 €

24.10 €

25.10 €

Familia

32.00 €

38.40 €

40.00 €

 

* Hilabetekako abonuan matrikula ordaindu beharko da alta berriak direnean. Baina 2017an urteko abonua izan baduzu eta hilabeteko abonura aldatzen bazara, ez duzu matrikula ordaindu behar.

 

Informazio eguneratua

 

Argibide gehiago behar izanez gero, ez izan zalantzarik gurekin kontaktuan jartzeko telefonoz edo Kiroldegira bertaratuta. Gure web orrian eguneratutako informazioa aurki dezakezu eta baita zenbait izapide egin ere:

https://kirolaonline.arrasate.eus