‘Singular dendak’ programaren aurkezpen ekitaldia

2017/07/06
Card image cap
Uztailaren 11n, martitzena, Udalak antolatu du "Singular Dendak” dendentzako Bereizitasun Programaren aurkezpen ekitaldia

Ekitaldia egingo da 13:15-14:00 denbora tartean Kulturaten (Areto nagusia), Azoka kalea, 1.

Ekitaldian bertan izango dugu Gipuzkoako Merkataritza Federazioa, zeinek aurkeztuko duen ekimena, egiten ari dena Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta, eta horri gehitu zaio Arrasateko Udala.

“SINGULAR DENDAK: GIPUZKOAKO DENDEN BEREIZITASUN EREDUA”

Ereduak 4 zutabe ditu:

  • Dendariak
  • Produktua
  • Saltokia
  • Komunikazioa

Helburu nagusia da dendetan lehiakortasuna hobetzea, bereizitasun klabean, sektorearen dinamizazioa, balorazioa eta kokapena bultzatuko dituena.

Kontuan hartu ekimena dela oso interesgarria Arrasateko dendentzat, udal hau prest dagoela laguntzeko eta, horregatik, ekitaldi bat prestatu du.

Behar bezala antolatzeko, gomendatzen dugu, ahal bada, izena ematea. (Tel. 943 25 20 17 – eposta: agenda21@arrasate.eus).