“DINBI DANBA Mailukaren hotsa” erakusketa datorren astean ostegunean bakarrik zabalik

2015/09/23
Card image cap
Maritxu kajoi egunean eta biharamunean, urriaren 2 eta 3an, “DINBI DANBA Mailukaren hotsa” erakusketa itxita egongo da

Erakusketan, Bixente Barandiaran, Mentu, (1922-2004) Arrasateko azken errementaria plano gertuago batetik ezagutu eta  XX. Mendeko Arrasateko testuinguru nahasian kokatzeko abagunea izango dugu; sutegi baten simulazioa, perratzaile ofizioaren nondik norakoak eta Arrasaten hain garrantzitsua izan den metalgintzaren tradizioa dira erakusketa osatzen duten  atalak. 

Ohiko ordutegia: 

  • Osteguna 17:00 – 20:00
  • Ostirala 17:00 – 20:00
  • Larunbata 10:30 – 13:30

SARRERA DOAN

Harresi Aretoa

Iturriotz kalea,35. Arrasate