“ESKOLARA OINEZ” MUGIKORTASUN ASTEAREN BARRUAN

2016/09/21
Card image cap
Arrasate Herri Eskolako 5.mailako ikasleek hartu dute parte eskolara oinez ekimenean. Irailaren 19tik 22ra 25 ikasle inguruko talde bat eskolara oinez joan da goizero ,Udalako Ingurumen Eskolako irakasleen laguntzaz.

Bigarren urtez, eskolara oinez egitasmoa antolatu da Mugikortasun astearen barruan. Motordun ibilgailuak alde batera utzi eta astebetez eskolara oinez joan da Arrasate Herri eskolako 5.mailako ikasle talde bat. 25 ikaslek ematen dute izena ekimenean eta bi taldetxo egin dira. Talde bat Kurtze txiki plazatik abiatu da, San Andres inguruan bizi diren ikasleak bilduz. Beste taldea  Biteri plazatik irten da, eta erdigunean bizi diren ikasleak elkartu dira han.

Esperientzia polita izan da; ikasleak gustura, oinez eta lagunartean egin dute eskolarako bidea. Animo eta jarraitu horrela!!