“Kirol teknikaria” plaza bat, oposizio-lehiaketa bidez, txanda irekian, hornitzeko hautaketa prozesua.

2017/04/11
Arrasateko Udalak hautaketa prozesua deitu du, hutsik dagoen A1 taldeko “Kirol teknikaria” lanpostua modu finkoan hornitzeko.

Hautaketa prozesuan parte hartzeko, besteak beste, honako baldintzak bete behar dira:

  • Jarduera fisikoarekin eta kirolarekin lotutako goi mailako titulazio akademiko baten jabe izatea (lizentziatura edo gradua) edo hori lortzeko eskubideak ordaindu izana.
  • Euskarazko 4. Hizkuntza Eskakizuna edo baliokidea egiaztatzea.

 

Deialdiaren oinarriak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren apirilaren 6an, 68. zenbakian.

Interesatuek eskaera aurkeztuko ahal izango dute, 20 egun naturaleko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean deialdiaren iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Txanda irekian egingo da hautaketa, oposizio-lehiaketa bidez.

Egingo den hautaketa prozesuaren oinarri-arauak udalaren webgunean kontsulta daitezke, Lan Eskaintza Publiko atalean.