Apirileko baserritarren azokako otarra Eskoriatzara

2016/04/29
Card image cap
Apirileko baserritarren azokako otarra, oraingoan Ainhoa Leturiagari egokitu zaio.

Hilero moduan, apirileko baserritarren azokan produktu sorta batez osaturiko otar bat zozketatu zen azoka eguneko bezeroen artean.  Oraingoan ohiko bezeroa den Ainhoa Leturiagari egokitu zaio, Eskoriatzakoa bera.  Otarra Arkarazoko Mendibitzu baserriak prestatu du, sasoiko produktu desberdinez osatuta. 

Gaur goizean zehar Arrasateko Udaleko BAZeko erakuslehioan egon da otarra, Ainhoak eguerdi aldera jaso duen arte.

On egin, eta esker ona baserriko produktuak aukeratzeagatik!