Arrasateko hiribusa: Iaz ia 600 pertsonek erabiltzen zuten egunero

2015/05/07
Card image cap
2014an bidaiari kopuruak igoera nabarmena izan du, arrazoi ezberdinengatik, “Leintz Garraioak” enpresak egindako txostenaren arabera

“Leintz Garraioak” enpresak 2014ko hiri garraioko zerbitzuaren txostena aurkeztu dio eta zenbait datu esanguratsu erakusten ditu berton. Esaterako, jakin dugu iaz 592 pertsonak erabili zutela egunero Arrasateko hiribusa, eta bidaiari kopuruak %5,36 egin duela gora 2013tik 2014ra tartean.

Erabiltzaile gehienek txartelarekin funtzionatzen dute (%85,87ak) eta bilete arrunta soilik %14,13ak erabiltzen du. Hiri busa gehien erabili zen hilabetea urria izan zen, eta gehien erabiltzen diren geltokiak, berriz, Eroskikoa eta San Frantziskokoa.

2014an bidaiari igoera nabarmen horren eragileetako batzuk dira “MUGI” txartela, tarifa sistema berria, zerbitzuaren bikoiztearen sendotzea, kadentzia igoera eta ibilgailu berriak jarri izana.