Arrasateko ura aztergai Eskolako Agenda 21aren bitartez

2017/11/27
Card image cap
Aurten URA gaia lantzea erabaki dute herriko ikastetxeek Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan, eta dagoeneko hasi gara Udalako Ingurumen Eskolatik lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleekin herriko uraren diagnostikoa egiten.

Gure herriko erreken egoera nolakoa den ikertzen hasi gara ikasturtea, lehenbizi, mendiko errekastoak ezagutzen, eta ondoren, Aramaio eta Deba ibaiak gertutik behatzen. Uraren ezaugarri fisiko-kimikoak aztertzen ari gara, baita ere, landareak, animaiak, hondakinak eta errekek jasandako eraldaketak. 

Meatzerrekan dagoen iturburua ezagutzera ere irten gara, lur azpiko urak nola jaso, garbitu eta banatzen diren ezagutu dugu. Ura altxorra dela konturatzen ari gara, eta horregatik, ura zaintzeko konpromisoak eta proposamenak idazten dihardugu. Ikasturte amaieran izango duzue hauen berri!