Aurtengo Santamasak ate joka!

2015/12/10
Card image cap
Egitaraua aurkeztu dute, aurten hainbat berrikuntzekin, jai egun haundi hau disfrutatzeko

Santamaseko jai batzordeko eta Udaleko arduradunek 2015eko Santamaseko egitaraua aurkeztu dute, aurten ere jai honetaz disfrutatzeko aukera izanteko pentsatutako egitaraua.

Herritarrei dei egin die alkateak Santamasetako jaiez goza dezaten: "Herritarrak Santamasetako ekintzetan parte hartzera gonbidatu nahi ditut, eta guztiok Santamasak bizikidetzan eta sexu erasorik gabe jai zoriontsu batzuk pasatzera dei egiten dut herritargoa", esan du. Era berean, jai batzordeak eta hainbat kultur eragilek egindako lana eskertu nahi izan du.

Egitarau osoa hemen deskargatu dezakezu. Jai batzordearen web orrian eguneratutako informazioa egongo da, baita ere propio garatutako mugikorrentzako app-an.