Azoka guztion artean berritzea

2017/03/03
Card image cap
Azoka elementu garrantzitsua izan daiteke Arrasaten herrigunea biziberritzeko eta merkataritza sustatzeko. Instalazioak berritu eta modernizatu egin behar dira, kontuan izanik erabiltzaileen, baserritarren, merkatarien eta herritar guztien premiak.

Azoka, duela lau hamarkadaz geroztik Ferixalekuaren sotoan dagoena, elementu garrantzitsua izan daiteke Arrasateko erdigunea biziberritzeko eta merkataritza sustatzeko. Horretarako, beharrezkoa da proiektu bat, bertako instalazioak eguneratu eta berritzeko, ekipamendu hori eta bertan ematen diren zerbitzuak erakargarriak izan daitezen herritarrentzat.

Helburua da azokara jende gehiago joatea, salmentak handitzea eta instalazioan garatzen diren jarduerak areagotzea, eta horrek guztiak eragin positiboa izatea herrigunean eta inguru horretako saltokietan; baita ere, Arrasateko herrigunea biziberritzea.

2016ko ekainean inkesta bat egin zen, eta Arrasateko herritarren lagin adierazgarri batek balioetsi zituen azokaren egungo egoera eta azokak zer premia dituen. Bertan kontsultatu ditzakezu ondorioak.

2017an, Obra, Zerbitzu, Mantentze eta Auzoen zinegotzitzak (OZMA) parte hartze prozesua zabalduko du, herritar guztiek eta inplikatuta dauden erakundeek eta sektoreek ekarpenak egin ditzaten.

Prozesu horrek bi tresna ditu, eta parte hartzeko epea hilaren 6tik 19ra izango da: 

  • Parte hartzearen panela; inkestako ildo nagusiak oinarritzat hartuz, parte hartzearen panel bat ireki da, Arrasaten erroldatuta dauden herritar guztiek ekarpenak egin ditzaten; ekarpenak modu honetan egin daitezke: 
      1. On line, udalaren webgunearen bitartez
      2. Horretarako BAZ, Etxaluze, Musakola kiroldegia eta Kulturaten ipinita egongo diren parte hartzearen buzoietan.
  • Mahai sektoriala; abiapuntutzat hartuz inkesten emaitzak eta parte hartzearen paneleko ekarpenak, agenteek, azokaren kudeaketari, funtzionamenduri eta berrikuntzari lotuta daudenak,  ekarpenak eta proposamenak egingo dituzte. Mahai sektorialean parte hartuko dute: saltokien emakidadunek, baserritarrek, merkatariek, azokako komunitateko bizilagunek, udal teknikariek eta abarrek.

Inkestako, parte hartzearen paneleko eta mahai sektorialeko ondorioak bilduko dira laburpen txosten batean, eta udalak (OZMA batzordeak) txosten hori aztertuko du, hango ekarpenak, onarpen handiena izan dutenak, gehitzeko lehiaketaren xedeko Azoka Proiektuaren baldintzen agirietan.