Bizkaia etorbidean lur jausia

2016/07/20
Card image cap
Bizkaia etorbidean lur jausia

Lur jausia Bizkaia etorbidean 2016-07-18an

Jakinarazten da Bizkaia etorbidean, igogailuaren ondoko horman,  uztailaren 18an, luizi txiki bat gertatu zela, eta horren ondorioz, harri bat jausi zen.

Hori ikusita,  Udalak erabaki du hormaren azpian dagoen espaloi zatia ixtea, zehazki zabor edukiontziak dauden tartetik igogailuaren  zebra bideraino, hormaren jabetzak beharrezkoak diren segurtasun neurriak hartu artean.