DINBI, DANBA, erakusketa + egitarau berezia

2017/01/25
Card image cap
Otsaila eta Maiatza bitartean "DINBI, DANBA, Mailukaren hotsa. Bixente Barandiaran, Arrasateko azken errementaria" erakusketa ezagutzeko aukera eta bisita gidatuen egitarau berezia izango da.

DINBI, DANBA, Mailukaren hotsa erakusketa iraunkorra, Bixente Barandiaran, Arrasateko azken errementariari, hainbat hamarkadatan garatu zuen ofizioari eta Arrasate Herriarentzat hain garrantzitsua den altzairugintzari eskainita dago.

Erakusketaren prisma zabala da, herriko txoko, garai, istorio ezberdinak interesgarriak dira erakusketaren kontaketa aberastu eta gure herrian identifikatzeko.

Horregatik, bisita gidatu ezberdinen egitarau berezia sortu da. Otsaila eta Maiatza bitartean burutuko dira, udaleko baliabideak aprobetxatuz eta inguruko adituekin elkarlanean. Arrasateko Hiribildua, San Balerio-Meatzerreka auzoa, Industrial Ondarea eta Lezetxiki ezagutzeko aukera izango dute bisitariek.

Gainera larunbatero, 12:00etan, Harresi Aretoan, erakusketako bisita gidatua egiteko hitzordu finkoa egongo da.

Parte hartzeko Aretoko zein kanpoko bisitetan, izena eman beharra dago, Udaleko web orrian bertan, Biztanleria Arreta Zerbitzuan edo 9432520000 telefono zenbakira deituta.