Erreserba Finkoak egiteko azken egunak Musakolako Kiroldegian

2017/12/11
Card image cap
Abenduaren 17a izango da 2018ko Lehen Lauhilekoaren instalakuntzen Erreserba Finkoak egiteko azken eguna Musakolako Kiroldegian

Datorren abenduaren 17an, igandea, 2018ko Lehen Lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da Musakolako kiroldegian. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere.

 

ERRESERBA FINKOAK

1. Lauhilekoa: Urtarrila, Otsaila, Martxoa eta Apirila

 

-          Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:

  • Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
  • Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
  • Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
  • Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
  • Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.

 

-          Eskaerak egiteko azken eguna: 2017ko abenduak 17

 

Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.