Euskal Herriko mintegietan hazitako zuhaitz landareen feria Arrasaten

2017/01/11
Card image cap
Urtarrilaren 21ean Euskal Herriko 6 mintegi onenetakoak etorriko dira Arrasateko baserritarren hileko 3. asteko azokara.

Duela urte batzuk Zaldibarko frontoian aukera izaten zen Euskal Herriko mintegietan hazitako landareak erosteko. Neguko hilabeteetan, astearte eta ostegunero etortzen ziren baserritarrak zuhaitz feriara.

Gaur egun, ohitura zahar hura itzalita dago eta Udaleko ingurumen sailak ohitura hori berreskuratzeko ahalegina egin du azken urteetan. Horretarako, eta ahaleginari jarraituz, Zuhaitz Ferixiaren 4. Edizioa datorren urtarrilaren 21ean egingo dugu, baserritarrei kalitatezko landarea erosteko aukera emanez. Izan ere, etorriko diren sei zuhaitz mintegiak hemengo lurrari lotuta daude eta ez dira kanpoko mintegi handien banatzaileak.

Honako zuhaitz mintegiak izango dira Arrasaten: (Nahi izanez gero, eskaerak feria aurretik telefonoz egin ahal zaizkie).

MINTEGIA

LANDARE MOTA

TELEFONOA

Areitio, Zaldibar

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak.

608879352

Artadi, Igorre

Basoko landare autoktonoa

680937875

Belar, Zaldibar

Fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta lorategietakoak.

629484151

Etxeberria, Gatika

Fruta arbolak

646514154

Lurberri, Zarautz

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

657719685

Udalatx, Arrasate

Basoko fruitu txikiak, ekologikoak

690610822

Ekimen honekin lehen sektoreari beste bultzadatxo bat eman gura diogu eta, apurka-apurka, bailaran zuhaitz azoken egutegi bat ezarri nahiko genuke.

Espero dugu giro ona sortzea, debagoiendarrek Arrasateko baserriko produktuen azokaz eta zuhaitz feriaz gozatzea.