Herriko 15 langabe kontratatuko ditu Udalak

2017/09/22
Tokiko Gobernu Batzarrak hartutako akordioaren arabera, Arrasateko Udalak udalerriko 15 langabe kontratatuko ditu hurrengo hilabeteetan zehar, aldi baterakoak, Lanbiderekin elkarlanean

Zehazki egingo diren kontratuak honako lanpostuekin dute zerikusia:

  • Peoia (Igeltserotza)
  • Igeltseroa
  • Peoia (lorezaintza)
  • 3 pintore
  • Baso/erreka taldeburua
  • 3 baso/erreka langile
  • 2 administrari
  • Teknikari laguntzailea
  • Komunikazio teknikaria
  • Dokumentalista

 

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian), LANBIDEren web orrian, udal webgunean eta gainontzeko euskarri informatiboetan iragarriko diren epeetan.

Aukera egiten duen lanpostu bakoitzeko inskripzio edo izen emate bat egin beharra dago. 

LANBIDEk egingo du izangaien aurretiko aukeraketa, ezarritako baldintzen arabera.

Izangaien azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz, eranskinean jasotakoaren arabera.

Informazio gehiago HEMEN