Kirol instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken egunak

2016/12/12
Card image cap
2017ko lehen lauhilekorako eskaerak egiteko epea datorren abenduaren 18an bukatuko da

Datorren abenduaren 18an Lehen Lauhilekorako Kirol Zerbitzuak dituen instalakuntzen erreserba finkoak egiteko azken eguna izango da. Hori dela eta bazkide eta erabiltzaileek kontutan eduki behar dute data hau eta baita alokatu daitezkeen instalakuntza zeintzuk diren ere.

ERRESERBA FINKOAK

1. Lauhilekoa: Urtarrila, Otsaila, Martxoa eta Apirila  

Alokatu daitezkeen instalakuntzak hauek dira:

  • Musakola: kantxa, tenis pistak eta padel pistak.
  • Antoña: kantxa, frontoiak eta squash-a.
  • Iturripe: frontoiak, tenis pista eta kanpo zelaiak.
  • Uarkape: frontoia eta errebotiloak.
  • Mojategi: futbol eta errugbi zelaiak.


Eskaerak egiteko azken eguna: 2016eko Abenduak 18

Erreserba finkoaren eskaera orria Musakolako bulegoetan entregatu behar da.