Martxoak 18: Baserritarren azoka eta Karapaixo tailerra

2017/03/13
Tailerra Seber Altube plazan izango da

Hileroko hirugarren zapatuko baserritarren azoka ospatuko da martxoaren 18an. Garizuma garaia denez, eta bertako ohiturak jarraituz, Karapaixoa gai hartuta,  tailer bat antolatuko da Seber Altube Plazan.

Tailerra Rakel Perez de Arenazak zuzenduko du eta parte hartzaileek egin ahal izango dituzte Karapaixoak. Ikasiko dugu orea nola egiten den eta ondoren landu, forma eman, apaindu eta Karapaixoa labean egosiko dugu. Karapaixoa egiteko osagaiak  azokako baserritarren produktuak izango dira.

Gomendatzen da aurrez izena ematea:

943 79 64 63 

Albiste erlazionatuak

Azoka