MARTXOAK 8-ko XIX. Kartel Lehiaketaren irabazlea

2016/03/07
Card image cap
Arrasateko Udaleko Emakume sailak antolatutako Martxoak 8-ko. Kartel Lehiaketaren irabazlea, Juan Diego Ingelmo Benavente izan da

Lehiaketa honekin, jendarte parekidearen aldeko borrokan erreferenteak izan diren mugimendu feministak eta emakume feministak aldarrikatu nahi izan ditugu. Helburu horrekin, aurtengo edizioan, feminismo beltzaren erreferente nagusienetakoa den ANGELA DAVISen figura nabarmendu dugu.

Juan Diegoren lanak Angela Davis aktibista feministaren figura askatasunaren aldeko borrokalari bezala irudikatzen du. Kateak apurtu eta zapalkuntza anitzari (emakumea, arraza, klasea) aurre egiten dion emakumea irudikatu du egileak.

Azkeneko urteetan Angela Davisek gogor salatu du Estatu Batuetako kartzelen politika ere eta hango pertsona beltzen esklabutza historiarekin lotu izan du. Bere diskurtsoa gai horretan abolizionista da eta giza eskubideen bortxaketa ahalbideratzen duen sistemaren aurka dabil lanean Davis.

Guzti horren aurkako eta askatasun eta eskubide zibilen aldeko Angela irudikatzen du aurtengo kartel irabazleak eta guzti hori Martxoak 8a aldi berean irudikatuz.

22 lan aurkeztu dira guztira eta parte hartze handia eta lanen kalitatea nabarmendu nahi ditugu Udaleko Berdintasun Sailetik.

Egileak 450€ko saria eskuratu du eta berak aurkeztutako lana  aurtengo martxoak 8ko egitaraua eta kartela irudikatzeko erabili dugu.

Kartel guztiekin erakusketa bat egingo du Udalak eta martxoaren 7tik 28ra izango da ikusgai Emakume Txokoan, astelehenetik ostegunera, 10:30etatik 13:30 era goizez eta 15:30etatik 18:30era arratsaldez.