Memoriaren eguna Arrasaten

2017/11/08
Card image cap
Memoria eta bere transmisioaren inguruko gogoeta herritarren artean zabaldu eta indarkeriaren biktima izan diren guztien oroimena defendatu eta omentzeko eguna izango da

Azaroak 10 Memoriaren egunaren egitaraua:

FILM EMANALDIA. Amaia Antzokian.

‘Ama nora goaz?’ filmaren emanaldia.

Film laburrak 80 urtez isilpean mantendu den istorio bat azalarazten du: Gerra Zibilean Gipuzkoatik kanporatuak izan ziren emakume zein haurren istorioa, alegia. Bi emanaldien amaieran, filmaren eta bertan kontatzen diren bizipenen inguruko solasaldia eskainiko da.

  • 11:00etan Arrasateko gazteei zuzenduta.
  • 19:30ean herritar guztientzat.

 

ELKARRETARATZEA. Herriko plazan

  • 19:00etan elkarretaratzea.