Mugikortasun astea irailaren 16tik 22ra

2017/09/07
Card image cap
Bizikleta bira, bigarren eskuko bizikleten azoka eta beste zenbait ekimenez betetako egitaraua izango da, iraunkortasunaren inguruko kontzientzia pizteko

Europa mailan irailaren 16a eta 22a bitartean ospatzen da Mugikortasunaren Astea eta beste behin, Arrasatearrok bat egingo dugu ekimen horrekin. Horretarako, aste horretan zehar, hainbat ekintza antolatu ditugu, egitarau zabala osatuz:

  • Irailak 16
    1. Bir-Zikleta Azoka. 11:00-14:00 Azoka plazan
    2. Erakusketa:Mugitu zaitez bizikletaz, bizikleta erakusketa.  11:00-13:00 Mondragones kalea
    3. Aerografia teknikaren bidez kaskoak eta bizikletak margotzen. 11:00-14:00 Azokan
  • Irailak 17
    1. Bizikleta bira: Irteera Seber Altube plaza 11:00. 10 Km ibilbidea herrian zehar
      1. Mugibilin eta Wikilocen ibilbideak
        1. https://www.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=19556046
        2. http://mugibili.euskadi.eus/mugibili/view.do?id=60806
      2. Ibilbidearen bideoa:
        1. https://www.relive.cc/view/1167536926
  • Irailaren 20
    1. “Emakumeak bizikletan – Bizikume” proiektuaren aurkezpena. Kulturate, areto nagusia 19:00
  • Irailaren 16tik 22ra
    1. Eskolara Oinez esperientzia 5. mailako ikasleekin
    2. “Mugikortasun adimentsua”, informazio kanpaina.
    3. Herri busa doan

 

Aurten data berean Arrasateko Merkataritza Berdearen Astea ospatuko dugu ere.

Informazio gehigarria triptikoan duzu eskuragarri.