Oriora irteera

2017/03/06
Ludoteka Zerbitzuak, apirilaren 19tik 21erako irteera antolatu du.

Arrasateko Udaleko Ludoteken Zerbitzuak irteera antolatu du, apirilaren 19tik 21era, Oriora, LH 4, 5 eta 6. mailako ikasleei zuzenduta. Ez da beharrezkoa ludoteken bazkide izatea beraz, herriko haur guztiek izango dute izena emateko aukera.

Orioko aterpetxean lo egin, itsasoaz gozatu eta milaka ekintza egingo dira.

Irteeraren prezioa 55 eurokoa da eta izena eman behar da martxoaren 27a baino lehen Ludoteketan edo Gazte Bulegoan.

kartela