Piztu Itxaropena kanpainan Arrasatearrak ere esku zabal

2017/02/28
Card image cap
7.886,70 kg. elikagai batu dira gure eskualdean, saharar errefuxatuentzat, pozik egotekoa

Aurten Bergara eta inguruko herrietatik haratago zabaldu dugun Piztu Itxaropena kanpainaren balorazioa oso positiboa izan da, 7.886,7 Kg elikagai eta pixoihalak zein konpresak biltzea lortu da eskualdean. Urtero jarduten dugun Bergarako Bubisher eta Antzuolako Anelkar elkarteez gain, lan taldean Saharaldeba Elkartea ere elkarlanean ibili dira beraien herritarrei laguntzeko ahaleginetan. Lortutako emaitza izugarri positiboa da alde guztietatik: parte hartu duten erakunde publiko, gizarte-erakunde eta bakarkakoen ekarpenak eta jatorri askotako hainbat pertsonaren eta bolondresen laguntza eskuzabala; eta hartutako ekarpena nabarmena izan da (diru-laguntzei nahiz bildutako elikagaiei dagokienez), eta herriaren elkartasunaren erakusgarri. Elkarteen eta erakundeen koordinazioa eta talde-lana sakontzeko balio izan du, eta zailtasunak eta akatsak izan badira ere, espero dugu, sendotu ahala, etorkizunean akats eta huts horiek konpontzea.

Batutako guztia Arrrasateko udaletxeak utzi digun lokalean batu dira inguruko herrietakoak eta bestetik urtero bezala Bergarako Udaletxeak utzitako lokalean. Bi kamioi behar izan dira dena Donostian dagoen biltegian jasotzeko, egun gutxi barru Saharako kanpamenduetara bidali baino lehen. Aipatzekoa baita Mutrikuko Udaletxeak emandako 1.000€ren diru-laguntza, guzti hau kudeatzeari begira dauden gastuei aurre egiteko, adibidez, bildutako guzti hau Donostira eramateko kamioei ordaintzeko. (beste udaletxe batzuk zuzenean koordinadorari).

Antzuola herrian tonelada erdi janari biltzea lortu dute Anelkar Elkartetik; Bergaran 4902 Kg. bildu dira, Elgeta eta Soraluzeko herrietan batutakoarekin batera; eta azkenik, Arrrasaten 2496,5 Kg. batzea lortu da, Aretxabaleta, Oñatin eta Mutrikun batutakoarekin batera.
Eskualdeko ikastetxe gehienetan ere elikagaien bilketan aritu dira, ikastetxe bakoitzak bere erara antolatu dutelarik bilketa. Laguntza handia eskeintzen digute eta inplikazio honekin haurrak zein nerabeak solidarioak izatea eta saharar herriaren egoeraz sentsibilizatzea lortzen da.

Hiru herrialdetan bildutako guztia Tinduferantz irtengo da karabanan Otsailaren 25ean, Donostiako Zurriola Hondartzatik. Elkartasu Karabana honen helburu nagusia Tindufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen populazioak jasaten duen elikadura krisi larrria arintzeko elikagaiak eramatea da.

Bubisher, Anelkar eta Saharaldeba Elkarteek guzti hau posible egin duten guztiei bihotz bihotzez eskerrak eman nahi dizkiegu Saharar herriaren aldeko XIII. Euskal Karabanari banaka eta taldeka, berekoikeriarik Gabe eta eskuzabalki, laguntza material eta ekonomikoa eta bereiki lankidetza pertsonala eman dizkioten erakunde publiko, empresa pribatu eta pertsonei.

Gure esker ona, bereziki, urtero gehitzen dijoan bolondres guztiei, euren banakako ahalegin desinteresatuarekin emandako elikagaiak, bildu eta kamioietan sartu dituztenei; Eroski, Superamara, BM, eta herrietako janari denda edo komertzioei, haien zentroetan elikagaiak biltzen uzteagatik; eskerrak eman nahi dizkiegu baita eskualdeko Udaletxeei baita ere, batez ere Bergara, Antzuola, Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Mutrikuko udaletxeei eskuzabalki kolaboratzearren; ezin gara ahaztu eskualdeko ikastetxe publiko zein pribatuetan elikagaiak biltzea posible egin duten zuzendari, irakasle, ikasle eta gurasoei emandako laguntza solidarioagatik eta ikasgeletan ikasleen artean ekimenaren berri eta eman eta gaia lantzearren; edonola ere, atal honetan agertu beharko lukeen norbait agertzen ez bada, barkamena eskatu nahi dugu, ez bait dugu nahita egin.

Azkenik, Eskualdeko herritar guztiei, Bergara, Antzuola, Soraluze, Elgeta, Mutriku, Arrasate, Aretxabaleta eta Oñatiko herritar guztiei bereziki, bene-benetan eta bihotz bihotzez eskertzen da Euskal Herritarren lankidetza proiektuak, hala nola den Euskal Elkartasun Karabana, Oporrak Bakean, Kanpamenduetako Eskola Berezituen Proiektuak, etb. ESKERRIK BEROENAK GUZTIEI GURE IZENEAN ETA SAHARAR HERRIAREN IZENEAN.