Trebatze erotikoa tailerrerako plaza gehiago

2017/11/06
Card image cap
Tailerrak izan duen arrakastaren aurrean, emakumezkoen bi talde egitea erabaki da

Hizkuntzaren arabera banatu dira partaideak eta momentuz gaztelerazko emakumezkoen taldean, izena emateko aukera dago. Saio berri hauek, abenduan izango dira:

  • Emakumezkoa
  • Gazteleraz
  • Abenduak 5, 12, 19
  • 18:00 - 20:00 Kulturateko Jokin Zaitegi gelan.

 

18 urtetik gorako emakume helduei zuzenduriko tailer honetan, historian zehar emakumeei ezeztatu, ezkutatu eta erreprimitu zaien gorputzaren eta sexualitate femeninoaren ezagupena jorratuko dira.

• I BLOKEA: SEXUALITATE FEMENINOA

  • Emakume bezain beste emakume izateko modu daude munduan.
  • Sexualitatearen eta sexu harremanen osagaiak eta joko arauak emakumeengan.
  • Plazerraren anatomia eta fisiologia.
  • Sexualitatearekiko jarrera emozionalak eta sozialak.

• II. BLOKEA: DESIRAK eta FANTASIA EROTIKOAK

  • Erotika eta erotismoa: sensualitatea, sedukzioa, sexu harremanak eta masturbazioa.
  • Oinarrizko emozio erotikoak: atrakzioa, desira eta maitemintzea.
  • Desira erotikoak bideratzen, pizten eta elikatzen.
  • Emakumeen fantasia erotikoak.

• III. BLOKEA: “SENSARE” eta “SENTIRE”

  • “Ez dugu gorputzik gorputza gara”: gorputza sexualitatearen mapa.
  • Zentzumenak eta sentipenak sentitzen.
  • Erakargarritasuna aniztasunean: gorputz anitzak balioztatzen.
  • Aluarekin bir-aurkitzen, gorputzarekin adiskidetzen.

 

Tailerrean izena emateko:

  • Sexologia Zerbitzua. Biteri, 3-goia. 20500 Arrasate
  • Tel. 943252066
  • E-posta: sexologiazerbitzua@arrasate.eus
  • On-line