Udaixe 2017

2017/05/19
Card image cap
12-17 urte arteko gazteentzat ekaina eta uztailerako antolatutako egitarau berezia.

Uda giro goxoarekin batera aurkezten dugu Udaixe 2017 egitasmoa. Arrasateko Udal Gaztetxokoetako egitarau berezia da. Uztailean ere 12-17 urte bitarteko nerabeek aisiaz gozatzeko aukera eskaini nahi da. Ekainaren 26an hasiko da eta uztailak 14ra arte ekintza mordoxka egiteko aukera egongo da.

Aurten ere, bi bloke izango ditu Udaixek. Hona hemen nondik norakoak:

"6ak BAIETZ":

bi aste, sei ekintza (kostara irteera, afari merienda, mendi inguruetara txangoak, espeleologia ...). Gazteen proposamenekin osatuko da egitaraua.

Ekainaren 27tik uztailaren 8ra, astelehen, asteazken eta ostiraletan.

Prezioa: 30 euro.

Zer egingo dugun, ekainaren 3an afari merienda baten bueltan adostuko dugu. Erdiguneko Gaztegunean elkartuko gara 19:30ean.

 

GAZTE EXTREM:

uztailaren 11tik 14ra, mendi inguruan, abentura paregabea, talde lana eta estrategia ezinbestekoak izango dira egunez-egun aurrera egiteko.

Prezioa: 20 euro.

Plaza mugatuak daude Gazte Extrem-en.

 

Interesa duen orok izena eman dezake on-line, Gazte Bulegoan, Gazte Txokoetan edo Txatxilipurdin, ekainaren 11 baino lehen.