Udalak herriko zazpi langabe kontratatuko ditu

2017/10/10
2017ko Lanbideren Enplegua Sustatzeko Programa barruan

Kontratuen ezaugarriak

  • Dokumentalista

Egitekoa:

  1. Udal artelanen inbentarioa egitea.
  2. Industria bilduma inbentariatzea eta ordenatzea

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Tituloa: Erdi mailako unibertsitateko tituludunak, dokumentalista moduan edo eta museogintza arloan formazio espezifikoarekin edo lan esperientziarekin
  4. 3 HE egiaztatzea (agiriz).
  5. B gida bainena.
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).

 

  • Komunikazio teknikaria

Egitekoa: Berdintasun saileko komunikazio plana diseinatzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Tituloa: Ikus-entzunezko komunikazioan, Kazetaritzan edo Publizitate eta Harreman Publikoetan gradua.
  4. 3 HE egiaztatze (agiriz).
  5. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).

 

  • Baso/erreka langileen taldeburua

Egitekoa: Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. B gida baimena.
  4. 55 urte baino gehiago.
  5. Sei hilabeteko lan-eskarmentuabaso/erreka lanetan.
  6. 1 HE egiaztatzea (agiriz edo dagokion proba eginez).
  7. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).

 

  • 3 baso-erreka langile

Egitekoa: Baliabide naturalak errekuperatu eta basoko mantenu lanak.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. B gida baimena.
  4. Baso/erreka langile baten kasuan emakumea eta Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
  5. Bigarren baso/erreka langilearen kasuan Diru-sarrerak bermatzeko errentaren (DBE) jasotzaile titularra izatea.
  6. Hirugarren baso/erreka langilearen kasuan Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28

 

  • Peoia (lorezaintza)

Egitekoa: Berdintasun saileko komunikazio plana diseinatzea.

Kontratua aldi baterako izango da (5 hilabete, egun osoz) eta izengaiek prozesuan parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dituzte:

  1. Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile moduan izena emanda dauden pertsona langabeak izatea.
  2. Deialdia egin eta sei hilabete lehenagoz Arrasaten erroldaturik egotea.
  3. Titulua: Eskolatze agiria.
  4. B gida baimena.
  5. Sei hilabeteko lan eskarmentua lorazaintzako peoi lanetan.
  6. Lanbidek enplegua sustatzeko deitutako laguntza deialdiko baldintzak betetzea (EHAA 2017/07/28).

 

 

Izangaien aurretiko aukeraketa

Hautaketa prozesuetan parte hartzeko interesa duten pertsonek izena eman behar dute LANBIDEn (bulego kolaboratzaileetan edo web orrian).

Lanbiden izen emateko epea

Urriaren 11tik 18ra, biak barne.

 

Izangaiaren azkeneko aukeraketa

Izangaiaren azken aukeraketa Udalak egingo du, egokitasun probak eginez eta izangaiek egiaztatutako merituak baloratuz.

Informazioa eta kontsultak

Deialdi honi buruz informazio gehiago (egin beharreko probak, balorazio merituak …) eta Udalak hartzen dituen erabakiak (oharrak, aurrez aukeratutako izangaien zerrenda, azterketak edo elkarrizketak egiteko deialdiak, hautaketa proben emaitzak, eta abar) udaleko web orrian argitaratuko ditu, lan eskaintzen atalean eta interesdunen eskura jarriko ditu BAZen, Biztanleentzako Arreta Zerbitzuan.

Deialdi honi buruz interesdunek behar duten edozein informazio osagarri jasotzeko, hona jo dezakete:

  • BAZ (Biztanleentzako Arreta Zerbitzua)

Arano eta Gartzia maisu-maistrak kalea 8

Tel.: 943 252000

baz@arrasate.eus