Zuhaitzaren eguna ospatzeko ekintzak

2016/01/12
Card image cap
Larunbat honetan, hilaren 16an, hainbat ekintza burutuko dira, eta hurrengo egunetan ikastaroak antolatu dira.

Arrasateko Udalak, zuhaitzaren eguna ospatzeko, familian zein lagun artean disfrutatzeko ekintza desberdinak antolatu ditu. Horiek horrela, hilaren 16an zuhaitz feria ospatuko da 8:00-14:00 bitartean. Azoka berezi honetan sei mintegi desberdinetako zuhaitzak ikusi eta erosteko aukera izango dute arrasatearrek; besteak beste, fruta arbolak, koniferoak, basoko landare autoktonoak eta basoko fruitu txiki espezieak erosi ahal izango dira.

Zuhaitz eguna - Azoka telefonoak

Egun berean, herritarrekin zuhaitz landaketa gauzatuko da Kurtzetxikin, 9:00-12:00 bitartean. Horretarako, topaketa ordu eta leku gisa ezarri da: goizeko 9:00ak, Debagoienako Ospitale aurrea. Hortik, Kurtzetxikira igo eta bertan, gaztainondo eta intxaurrondoak landatuko dira. Amaitzeko, hamaiketakoa egingo da Sebero Altube plazan.

13:00etan berriz, pago gorriaren landaketa egingo da Arrasate Pasealekuan, abenduan aurrera eramandako parte hartze prozesuan aukeratua izan den zuhaitza ezarriz.

Bestalde, fruta arbolak inausteko eta haien gaixotasunak ezagutzeko ikastaroak antolatu ditu Udalak, urtarrilak 23, otsailak 6 eta otsailak 13an. Horiek Ingurumen Eskolan eskainiko dira aipatu egunetan goizeko 9:00etan.