Zure kirol kluba behar bezala aseguratuta al dago?

2016/06/30
Card image cap
Kirol elkarteek eta ondorioz, bertako kideek elkarteko kide izateagatik soilik edo elkartearekin nolabait kolaboratzeagatik, erantzukizun asko hartzen dituzte bere gain, horietako asko jakin gabe. Erantzukizun hauek zeintzuk diren jakiteko hitzaldi bat antolatu du Udaleko Kirol Zerbitzuak datorren uztailaren 6rako Kulturaten.

Arrasate kirolari lotutako herri bat denik ezin da ukatu. 25 kirol klubetik gora daude herrian aktibitate ezberdinak eskainiz. Horretaz gainera, eragile mordoxka batek edo lagun koadrila askok kirolarekin lotura duten ekintza ezberdin asko antolatzen dituzte testuinguru ezberdinetan eta helburu ezberdinekin: kirol federatua dela, aisialdiarekin loturiko kirola baita ere, kirol ikuskizunak… Eta hauek antolatzerako orduan asko dira baita ere praktika hauek antolatzeko laguntza ematen duten entitateak, Udaletxetik hasita, saltoki ezberdin eta boluntarioetara iritsi arte.

Antolaketa prozesu horretan eta baita kirol ekintzaren garapenean ere, ardura eta erantzukizun asko hartzen dituzte kirol elkarteek eta ondorioz, bertako kideek, elkarteko kide izateagatik soilik, baina baita laguntzaile, boluntario eta babesleek ere. Eta kasu gehienetan ia inor ez da egoera horren jabe. Erantzukizun hauek zeintzuk diren eta zertan oinarritzen diren argitzeko hitzaldi bat antolatu du Udaleko Kirol Zerbitzuak datorren uztailaren 6rako, asteazkena, arratsaldeko 18:00tan, Kulturateko Areto Nagusian. Hizlariak Santi Merino eta Juan Carlos Soto izango dira Kirol Zuzenbideako lehendakari eta lehendakariordea. Eta bertan, Kirol Esparruko Aseguruaren marko teorikoa azaltzeaz gain, Arrasaten praktikatzen diren kiroletan oinarritutako adibide praktikoak ere erakutsiko dira.

Programazioa hurrengo hau izango da:

  • 18:00 MARCO TÉORICO DEL SEGURO EN EL AMBITO DEPORTIVO
    1. SANTI MERINO – Kirol Zuzenbide Euskal Elkarteko Lehendakaria
  • 18:45 CASOS PRÁCTICOS ADAPTADOS A LAS MODALIDADES DEPORTIVAS DE ARRASATE
    1. JUAN CARLOS SOTO – Kirol Zuzenbide Euskal Elkarteko Lehendakari ordea
  • 19:45 TURNO DE PREGUNTAS

Honekin lortu nahi dena da bakoitzaren barruan sor daitezkeen mota honetako galderei erantzunak ematea: Federazioko asegurua noraino iristen da?; Federatuak ez daudenak nola aseguratzen ditugu?; Gure kirola frogatzera datorrenarekiko erantzukizunik ba al daukagu?;
Boluntarioak, Zuzendaritzako kideak, entrenatzaileak, jokalarien trasladoak egiten dituztenak, jokalariak… Ze erantzukizun dauzkagu beraiekiko? Eta zeren erantzule izan daitezke? Lagun arteko txapelketa bat edo kirol ekintza bat antolatzerako orduan asegururen bat edukitzea beharrezkoa al da? Galdera hauek nolabaiteko zalantza sortu badute zure barnean, hitzaldia oso lagungarri egingo zaizu.

Kirolari lotuta dagoen hitzaldi bat izango da eta batez ere kirol klubei eta kirol ekintzak antolatzen dituztenei zuzendutakoa izango da. Baina hala ere, Irabazi-asmorik gabeko edozein talderentzat da gomendagarria. Izan daiteke kultura talderen bat Txalaparta edo Dantza taldeak bezalakoak, justizia sozialei lotutako elkarteren bat…

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Kirol Zerbitzuarekin, helbide elektronikoan edota 943 771 677 telefonoan.