Albisteak

Sei kontzertu, antzerkia, dantza eta zirkoa ekarriko ditu Arrasatera Udazabal ekimenak uztailaren 3tik 30era

11 kultura emanaldi egongo dira uztailaren 3tik 30era Arrasaten, Udazabal programaren eskutik: sei kontzertu, zirkoa, dantza, antzerkia etab.

Uztailaren 1ean zabalduko du Arrasateko Udalak Musakola kiroldegiko estali-gabeko igerilekua

Covid-19a saihesteko sarrera-irteeren segurtasun-kontrola eramate aldera, neurri garrantzitsu izango da abonoa dutenek soilik egin ahal izango dutela erabilera. Ez da beraz, eguneko sarrerarik salduko.

Arrasateko udako kirol ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Spinning, pilates, k-stretch, zunba eta nordic walking egiteko udako ikastaroetan izena emateko epea ireki da. Ikastaroak uztailaren 3tik 30era izango dira eta plazak mugatuak dira.

San Juan jaietan ekintza sinboliko bakarra egingo da

Covid-19ak eragindako egoera dela eta San Juan jaiak ezingo dira normaltasunez ospatu. Hori horrela, ekintza sinboliko bakarra egongo da jaietan parte hartze duten eragile guztien elkarlana islatuko duena.

Emakume Txokoak ekimen bat abiarazi du Arrasateko emakumeen ahotsak entzuteko, Covid-19a dela-eta bizi izandako esperientziak jasotzeko

Emakume Txokoak jaso gura ditu emakumeen bizipenak, kezkak, ardurak eta koronabirusak azaleratutako egoerak. Horretarako, herriko emakumeei, formatu librean, eskatzen die haien ekarpena egiteko.

Bihartik aurrera ikasi eta irakurri ahal izango da Arrasateko udal bibliotekan, eta ordenagailuen zerbitzua ere eskainiko da

Maileguak eta itzulketak orain arte bezala egin ahal izango dira, eta bihartik aurrera 30 leku egongo dira bibliotekan irakurri eta ikasteko, eta 7 postu ordenagailuak erabiltzeko, gehienez ordubeteko saioetan.

Arrasate ezagutzeko eta bertako turismoa sustatzeko, Arrasateko Udalak bisita gidatuak eskainiko ditu Debagoieneko Mankomunitatearekin elkarlanean

Arrasateko ondarea balioan jartzeko bisita gidatuetan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da arrasate.eus/ezagutu webgunean

15 posturekin itzuliko da Arrasateko baserritar azoka ekainaren 20an

Hiru hilabeteren ondoren berriro ospatuko da Arrasateko baserritar azoka ekainaren 20an eta 15 postu egongo dira gehienez, segurtasuna bermatzeko.

Trafiko aldaketak Arrasateko zabalgunean Garibai, Biteri, Gipuzkoa, Deba eta Etxetxikiak kaleen egokitzapenagatik deseskalatze egoera berrira

Kaleotan, Koronabirusaren ondoriozko konfinamendua arindu eta herritarren segurtasuna bermatze aldera, oinezkoentzako espazio berriak mugatzeko lanak egin ziren oinezkoentzako bilakatuz behin-behinekoz.

21 ur joko izango ditu Santa Barbarako ur parkeak eta uztailean zabaltzea da aurreikuspena, egoerak ahalbidetzen badu

Ur parkea gaztetxo guztiek erabili ahal dezaten, gurpil-aulkiekin bertara iritsi ahal izango da. Ur jokoen gunea eta bertako hiri-altzariak ere desgaitasunak dituzten pertsonetara egokituta daude.

Udalak irailera arte ez du TAO zerbitzua berrabiaraziko

Gaur egun Uribarri etorbidean, Uribe kalean, Loramendi kalean eta Arimazubi plaza inguruan dago TAO sistema. Covid 19aren pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri zenetik bertan behera utzi zen zerbitzua.

Arrasateko Udalak eta bertako Nagusien Kontseiluak jubilatu eta pentsiodunentzako gida informatiboa sortu dute

Pertsona nagusiei eta pentsiodunei zuzendutako zerbitzuen inguruko informazio interesgarria zabaltzeko sortu da gida, eta BAZen eta jubilatuen etxeetan egongo da eskuragarri. Arrasateko Udalaren eta Nagusien Kontseiluak elkarlanaren fruitua da gida

Musakolako Kiroldegiko hainbat gune irekiko ditu Arrasateko Udalak ekainaren 15etik aurrera

Ekainaren 15ean irekiko dira kiroldegiaren alde lehorreko instalazio batzuk eta uztailaren lehen astean zabalduko da kanpoko igerilekua. Segurtasun eta higiene neurri guztiak bermatzeko lanean dihardu Udalak.

Ohiko esku-hartze kopurua bikoiztu du Arrasateko Udaltzaingoak hiru-hileko honetan Covid-19aren pandemia medio

Konfinamendua erabat betetzeko kontrolak eta dispositiboak areagotu egin dira Alarma Egoeran: 2.217 pertsona identifikatu dira; atxilotuak 3 izan dira. Gelditu diren ibilgailuak 5.254. 212 santzio proposamen gauzatu dira.

Sorosleen lan poltsa sortuko du Udalak

Arrasateko Udalak Sorosleen lan poltsa sortzeko oinarriak onartu ditu.

Astelehenean zabalduko da Udalaren Gizarte Zerbitzuen bulegoa aurrez hitzordua eskatuz

Arrasateko Gizarte Zerbitzuen bulegoa berriz ere irekiko da ekainaren 1etik aurrera, hasieran administrazio tramiteetarako soilik. Alarma egoeraren ondorioz, Udalak telefono bidez eskaini du arreta martxoaren 16tik honaino eta astelehenetik aurrera hasiko dira berriz aurrez-aurreko zerbitzua ematen, segurtasun baldintzen baitan.

Astelehenean ekingo dio berriro bere jarduerari Arrasateko Udal Bibliotekak

Arrasateko Udal Biblioteka berriz ere irekiko da ekainaren 1etik aurrera, hasiera batean maileguak eta itzulketak egiteko soilik. Ahal bezain laster, egoerak onartzen duenean, eskainiko ditu gainerako zerbitzuak

Arrasateko Udalak ‘Txikiak egiten gaitu Haundi’ kanpainaren baitan, 450.000 euroko eragin zuzena izango duten 15.000 bono jaulki ditu bertako kontsumoa suspertzeko

Herritarrak 10€ ordainduta 30 euroko balioa eskuratuko du; Arrasateko Udalak finantzatuko ditu gainerako 20 euroak. Arrasateko familia bakoitzak bono bat edo bi izango ditu erreserbatuta, familia unitateko kideen arabera.

Arrasateko erretiratuen etxeetako tabernak eta terrazak eta Abaroako etxeko Etxaluze ile-apaindegia irekitzeko baimena eman du Udalak

Etxaluze egoitzako taberna eta ile-apaindegia gaur, maiatzak 27, zabaltzen da. Musakolakoa ere. Toki Argi eta Erguineko zahar egoitzetako tabernak epe laburrean zabalduko dute.

udaberriko ostegunERO, azken emanaldia

Maiatzaren 28an 'udaberriko ostegunERO' zikloa amaitzeko, programazio berezia prestatu dugu Arrasateko bibliotekan. Debagoieneko 5 ipuin kontalari izango ditugu, 10-15 minutuko ipuin saioak eskaintzen online, haur eta helduentzat. Kolaborazio bati esker, saioetako bat zeinu hizkuntzan ere egongo da.

Arrasateko Udalak 760.600 euro bideratuko ditu 2020ko dirulaguntzetan herriko ekimenak babestu eta sustatzeko

Dirulaguntza lerro hauek herriko elkarte eta norbanakoei zuzenduak daude, 270 eragile, kultura elkarteak, kirol elkarteak, gazteak, euskara bultzatzen duten elkarteak, ingurumena bultzatzen duten elkarteak, euskara ikasi nahi duten norbanakoak, berdintasun arloan lan egiten duten elkarteak, guraso elkarteak, ikastetxeak…

Arrasatek bertan behera utziko ditu gaur arte ezagutu ditugun San Juan jaiak

Arrasateko Udalak, udal talde politiko guztien onespenarekin (EAJ, EH BILDU, PSEE Elkarrekin Arrasate) eta Kultura Batzordearen proposamenez, ekainaren 23tik ekainaren 26ra ospatzea aurreikusia zeuden San Juan jaiak bertan behera uztea erabaki du; hala ere, jaiak irudikatzeko ekintza sinbolikoren bat egitea ez da baztertu.

udaberriko ostegunERO

“udaberriko ostegunERO” zikloaren barruan, maiatzak 21ean 2 ikuskizun izango ditugu online Arrasateko bibliotekan.

Arrasateko Udalak terrazen ordutegia malgutu du Ibai-Arte elkartearen eskaria aintzat hartuz

Horrela, terrazen espazioa kostu gabe bikoizteko emandako aukerarekin batera, terrazak ere goizeko 7:30tatik aurrera irekitzeko aukera izango dute herriko ostalariek.

Arrasateko Udalak eta Gurutze Gorriak elkarlanean, Elkartasun txartela jarri dute abian, Eroskirekin lankidetzan, 93 familia zaurgarriri erosketak bermatzeko

Arrasateko Udalak eta Gurutze Gorriak pandemiaren ondoriozko Alarma Egoera ezarri berritan jarri zuten abian herritar zaurgarrienei gutxieneko baliabideak bermatzeko laguntza ekonomikoa: espezietan gauzatzen da Udalak kostua asumituz, erosketak eginaz, eta horien banaketa Debagoienako Gurutze Gorriaren lankidetzaz egiten ari da Udala.

Biztanleentzako Arreta Zerbitzua (BAZ) ohiko ordutegia izango du

Datorren astelehenean, Maiatzak 18, zabalduko ditu ateak ohiko ordutegian

udaberriko ostegunERO: maiatzak 14ko programazioa

Arrasateko bibliotekan martxan daukagu “udaberriko ostegunERO” zikloa. Astero jarduerak eskaintzen ditugu online, haur zein helduentzat. Maiatzak 14an ikuskizun hauek izango ditugu:

Arrasatek oinezkoen mugikortasuna errazteko eta gizartearen urruntzea bermatzeko neurriak hartu ditu

Garibai Etorbidean, San Vicente Ferrer kalean eta Gipuzkoa Etorbideko eremu bat oinezkoentzako eta motorgabeko ibilgailuentzat izango dira deseskalatzeak irauten duen bitartean, pilaketak saihesteko.

Arrasateko Udalak terrazen eremua bikoiztea baimendu die ostalariei aforoaren galera konpentsatzeko

Astelehenetik aurrera, maiatzak 11, taberna eta jatetxeek terrazak irekitzeko aukera dute %50ean Espainiko Gobernuko dekretuaren arabera.

Elikagaien Bankuak ateak zabalduko ditu berriro ere larunbatean Arrasaten

Koronabirusak sortutako alarma-egoeraren ondorioz, Elikagaien Bankuak bere jarduna bertan behera utzi zuen Covid 19aren krisia hasi zenean, baina larunbat honetan, martxan jarriko da beste behin. Une honetan zerrendan 525 heldu eta 70 haur daude (4 urtetik beherakoak).