Albisteak

Arrasatek oinezkoen mugikortasuna errazteko eta gizartearen urruntzea bermatzeko neurriak hartu ditu

Garibai Etorbidean, San Vicente Ferrer kalean eta Gipuzkoa Etorbideko eremu bat oinezkoentzako eta motorgabeko ibilgailuentzat izango dira deseskalatzeak irauten duen bitartean, pilaketak saihesteko.

Arrasateko Udalak terrazen eremua bikoiztea baimendu die ostalariei aforoaren galera konpentsatzeko

Astelehenetik aurrera, maiatzak 11, taberna eta jatetxeek terrazak irekitzeko aukera dute %50ean Espainiko Gobernuko dekretuaren arabera.

Elikagaien Bankuak ateak zabalduko ditu berriro ere larunbatean Arrasaten

Koronabirusak sortutako alarma-egoeraren ondorioz, Elikagaien Bankuak bere jarduna bertan behera utzi zuen Covid 19aren krisia hasi zenean, baina larunbat honetan, martxan jarriko da beste behin. Une honetan zerrendan 525 heldu eta 70 haur daude (4 urtetik beherakoak).

udaberriko ostegunERO: maiatzak 7ko programazioa

Maiatzak 7an ikuskizun hauek izango ditugu: ADIN GUZTIENTZAT: Imanol Ituiño. "Magia saioa etxetik". HELDUENTZAT: Maite Franko. “Alargun gaztea”.

Eskolako Agenda 21eko azken fasea moldatu du Udalako Ingurumen Eskolak

Eskolako Agenda 21eko zenbait ekintza bertan behera geratu direnez, proiektuko azken fasea moldatu da, ez-ohiko ikasturte amaiera dela eta.

udaberriko ostegunERO: apirilak 30ean ‘Bizitzaren laborategian’ eta ‘El aroma del cuscús’ emanaldiak

Emanaldi hauek ikusgai egongo dira ostegun honetan, apirilak 30, 16:00etatik 24:00etara bibliotekaren web orrian: www.arrasate.eus/biblioteka

Gesalibar auzoko haur parkean auzotarrek aukeratutako jolasak ezartzeari ekingo dio Udalak

Sumalin, SL enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu zuten herritarrek. Prezioa 31.944 eurokoa da, BEZ barne. Guztira 5 jolas-estruktura ezarriko dira.

Arrasatek on-line eskolak emango ditu ariketa fisikoa egiteko

E-goitek Kirol Zerbitzuak eta Arrasateko Udalak aukera emango die beraien ikastaroetako ikasleei etxetik beraien ikastaroekin jarraitzeko.

Apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna

Udal bibliotekak programazio berezia prestatu du

Errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian Arrasateko Udalak

Arrasatearren %18ak egin zuen iaz errenta aitorpena euskaraz.

Atzeratutako erreziboak nola ordaindu

COVID 19 pandemiak sortutako alarma egoerak hainbat aldaketa eragin ditu, horien artean, zerga eta tasa batzuk ordaintzeko epeak luzatzea.

1.047 personas identificadas, 2.900 coches revisados y 119 propuestas de sanción de la Policía Municipal durante el periodo de confinamiento

Este mes se han realizado 115 controles en Centros de Salud, 155 en los puntos de compra (tiendas, farmacias) y 165 en diferentes lugares públicos del municipio.

Arrasateko Udal Gobernuak atzeratu egin du zerga nagusien kobrantza

Ondasun Higiezinen Zerga irailean ordaindu ahalko da, zaborra abuztuan eta Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga ez da uztaila arte helbideratuko, besteak beste.

Dirulaguntzak aisialdiko ekintzetan parte hartzeko

Arrasateko elkarteek udarako antolatutako aisialdiko ekintzetan parte hartzeko laguntzak, dirusarrera murritzak dituzten familien seme-alabei zuzenduta.

Arrasateko Udalak kontratupeko langile guztien soldatak bere osotasunean bermatuko ditu

Arrasateko Udalak 8/2020 dekretuaren eraginez automatikoki etenda geratu diren zerbitzu guztien langileen soldatak %100-ean mantenduko ditu.

Arrasateko Udalak Monterron parkea eta Garagartzako ortuetako eremua itxi ditu, koronabirusaren hedapena gutxitzeko

Udaltzaingoaren proposamenez hartu da erabakia, ikusirik bi gune hauetan herritar gehiegi zebiltzala eta osasun gomendioak ez zirela betetzen.

“930.000 euro inguru bideratzeko prest gaude koronabirusak eragindako kaltea arindu eta ekonomia berraktibatzeko”

Merkatari, ostalari, autonomo eta enpresa txikiei Koronabirusaren krisiaren ondorioz sortutako egoera arintzeko 2020ko lehen sei hilabeteko zabor tasa, ur tasa eta bide publikoaren okupazio tasa bonifikatuko zaie, eta ekonomia berraktibatzeko erosketa bonuak jarriko dira abian; baita bertako kontsumoa bultzatu eta kaleak girotzeko iniziatibak ere.

Biolentzia matxistari aurre egitea denon ardura da!

Herritarron konfinamendu egoera berezi honetan Udala are eta arduratuago dago etxean biolentzia matxista jasaten edo jasan ahal duten emakumeekin. Arrazoi horregatik Udaleko Gizarte Zerbitzuak halako kasuak artatzeko duen ohiko telefonoan, 943252007, goizeko 9:00etatik 15:00etara emango dute zerbitzua

KZ Gunean laguntza bide berriak

KZgunean beharrezkoa ikusten dugu gure zerbitzuak ematen jarraitzea eten digitalean dauden pertsonei egoera horretan laguntzeko

Herritar zaurgarrienak babesteko hainbat ekimen jarri dira abian Arrasaten

Arrasateko Udalak abian jarri du herritar zaurgarrienei gutxieneko baliabideak bermatzeko laguntza ekonomikoa, Covid-19 birusaren ondorioz bizi dugun alarma egoerak ekarri dituen neurrien ondorioz.

Gipuzkoako Garraio Publikoen tarifa berriak indarrean jartzea atzeratu da

Alarma-estatuak eragindako administrazio-epeen etetea amaitu arte, indarrean dauden tarifak mantenduko dira.

Arrasateko Udalak arduraz kontsumitu eta bertako saltokietan erosteko deia egin du

Oinarrizko beharrak asetzeko beharrezko diren produktuak soilik kontsumitzeko eskaera luzatzen du Udalak eta, posible den neurrian, bertako saltokietan erostea.

Arrasateko Udalak 253 eskaera artatu ditu telematikoki lau egunetan, gehienak informazio-eskariak

152 izan dira informazio eskaerak. Ondotik, ur irakurketak, kexa eta iradokizunak, eta Udaleko zerbitzuekin komunikatzeko deiak pasatzea izan dira errepikatuenak.

Arrasateko Udalak udalerriko kale eta erabilera publikoko elementuen desinfekzioa areagotuko du

Martxoaren 23tik aurrera (astelehena), kaleak garbitzeko, ura eta sodio hipokloritoa nahasiko dira pertsonen pilaketa areagotzen diren eremu publiko eta erabilera kolektiboko elementuak desinfektatuz, COVID 19ren hedapena geldiarazteko.

Udaltzaingoak 250 auto gelditu eta 45 pertsona identifikatu zituen martxoaren 19an Arrasaten

Etxean geratzea gizalegezko betebeharra da, pandemia ahalik eta azkarren kontrolatzeko eta gizarteak normaltasuna berreskuratzeko funtsezko ekintza. Gutxi batzuek ez diete kasurik egiten arrazoiei, eta Udaltzaingoa Alarma Egoera ezarritako Dekretua betearazten ari da, herritarren ongizatea bermatzeko

2020ko lehen hiruhileko ur kontsumoaren irakurketak

Herritarrei ur kontsumoa apuntatzeko eskatzen diegu

Koronabirusaren hedapena saihesteko hartutako neurri berriak

Eten gabe aldatzen ari den egoeraren aurrean, Udalak hainbat neurri berri hartu ditu, aurrekoak indartuz.

Arrasateko Udalak, Gurutze Gorriarekin elkarlanean, koronabirusagatik bakanduta dauden pertsonei etxez-etxeko laguntza eskainiko die

Elikagai eta oinarrizko higiene artikuluen hornikuntza, asistentzia farmakologikoa, eta beste edozein jarduera eskainiko da, ahalmenen arabera, honelako egoeran dauden pertsonei laguntzeko.

COVID-19 dela eta Arrasateko Udalaren neurri gehigarriak: bulego arreta zerbitzuak (BAZ) kudeaketa telematikoa indartuko du herritarrei zerbitzua bermatzeko

Telematikoki hartatuko dira herritarrak honako kanalen bitartez: 010 / 943 252 000 telefonoak eta baz@arrasate.eus helbidearen bitartez.