Online zerbitzuak

Izapideak

Atal honetan Arrasateko Udalak eskaintzen dituen zerbitzuekiko informazioa lortu dezakezu, eta kasu batzuetan bertan egin ahal izango dituzu hainbat tramite.

 

 

Teknologiaren olatua hartu nahirik, interneten bidez hainbat informazio lortu ahal izango duzu, orain arte Udaletxera joanda bakarrik lortu zenezakeena. Hori lortzeko, kasu batzuetan ‘txartel digital’ bat erabili beharko duzu, zu nor zaren ziurtatzen duena, besteak beste. Txartel digitalen erabilera ezezaguna da oraindik herritarren artean, baina gero eta zabalkunde handiagoa izango duela erakusten digu interneten eboluzioak. Ikusiko duzunez, beste hainbat informazio lortzeko eta zerbitzu batzuk egiteko ez duzu txartel digitalen beharrik izango. iker

 

Herritarren Ataria: Tramitatu on-line espedienteak

 

Atari honetatik udalarekin egin beharreko tramiteak online hasi ditzakezu  (adibidez: eskaera orokorra, faktura elektronikoa, online ordainketa...).

Zapaldu hemen Herritarren Atarira sartzeko.

 

txartelak

Zer dira txartel digitalak eta zertarako balio dute ?

Txartel digitalek pertsona bat identifikatzen dute interneten bidez, eta gainera sinatzeko gaitasuna ere eskeintzen diote, guztiz modu seguru batean.

Gure inguruan ezagunenak hauek ditugu : ONA osasun txartela, Izenperen herritarraren txartela eta NAN elektronikoa. Web orrietan txartela erabili ahal izateko txartel-irakurgailu bat beharko duzu, edozein informatika dendatan lor dezakezuna.

 txartel_irakurgailuak

Nola lortu dezaket txartel digitala ?

  • ONA edo Izenpeko txartel berdea lortzeko zure osasun-zentroan edo kz-guneetan eskatu beharko duzu. Horretarako 16 urte izan beharko dituzu eta osasun txartel arrunta ere izan behar duzu. Txartela debaldekoa da eta zuk zeuk joan behar duzu eskatu eta jasotzera. 3 bat aste behar dira eskaera tramitatzeko. ikusi informazio gehiago...
  • Estatu mailako NAN elektronikoa lortzeko aldiz, NAN arrunta berrizten den lekuetan egin dezakezu.  ikusi informazio gehiago...

 

Txartela lortu duzularik, informazioa emango zizuten interneten erabili ahal izateko, eta baita klabea edo PIN zenbakia ere. Kontutan izan beharko duzu txartel digitalek iraungipen data bat izango dutela, eta data hori pasata egotekotan, berriztu egin beharko duzula.

Normalean ordenagailuan programatxo bat instalatu beharko duzu txartela erabili ahal izateko. Programa hori lortzeko :

 

online_abilduaZer egin dezaket Arrasateko Web Orrian Txartel Digitalarekin ?

Udalaren asmoa denborarekin zerbitzu hauek gero eta gehiago izatea da, beraz, iradokizunak ongi etorriak izango dira. Nahi izan ezkero hemen duzu horretarako aukera.


 

 

Eta txartel digitalik ez badut, zein zerbitzu eskaintzen dizkit Web Orriak ?

Logikoa denez, biztanlegoaren gehiengoak ez du oraindik txartel digitalik, beraz hurrengo zerbitzuak eskura izango dituzu txartelik gabe :

  • Udalari kexak edo iradokizunak idatzi eta izan diren garrantzitsuenak ikusi. klik hemen
  • Udaletxeko zerbitzu guztien informazioa lortu eta hainbat inprimaki deskargatzeko aukera. klik hemen
  • Lan eskaintza publikoetan parte hartu eta izen ematea web orriaren bidez egiteko aukera. klik hemen
  • Udalak argitaratutako lehiaketa eta kontratazio prozesuak jarraitzeko aukera. klik hemen
  • Errolda agiria etxera bidali diezazuten eskaera egiteko aukera. klik hemen
  • Zergen ordainketa interneten bidez egiteko aukera. klik hemen

 

Arrasateko web orriaz gain, zein zerbitzu eskaintzen dizkit txartel digitala izateak ?

Hemen aipatuko ditudanak ez dira txartelarekin egin ditzakezun tramite bakarrak, baina bai esanguratsuenetako batzuk :

 

  • Foru Aldundietan :
    1. PFEZ-ren inguruko tramitazioa
    2. Ogasuneko datuen kontsulta

 

  • Osakidetzan :
      1. Errezeta elektronikoa.
      2. Medikuarekin hitzorduaren erreserba
      3. Mediku aldaketa eskatzea
      4. Bigarren iritzi medikua lortu
      5. Izandako baja epealdien datuak lortu

 

    • Eusko Jaurlaritzan :
        • Kontratazio pleguetan parte hartzea.

 

  • Espainiako estatuan :
    1. Gidatzeko karneteko puntuen kontsulta
    2. Bizitza laboralaren eta pentsioen kontsulta
    3. INEM-eko bulego birtualean sartzeko aukera