Errolda eskaera

errolda agiria

 

Arrasaten erroldatua bazaude, bi modu dituzu errolda ziurtagiria lortzeko web orria erabiliz :

 

  • Txartel elektronikorik gabe : Errolda ziurtagiria eskatzen duzun pantaila bat osatu beharko duzu zure datu batzuekin. Gero eskaera hori udaletxera iritsiko da eta bertan errolda agiria prestatuko dute zure erroldako helbidera bidaliko dutelarik posta arrunta erabiliz.
      1. eskatu errolda agiria
  • Txartel elektronikoarekin (zer da hau ?) : Web gune seguru batean sartuko zara, eta bertan egin beharko duzun lehenengo gauza txartel elektronikoarekin identifikatzea izango da txartelaren irudiaren azpian "Hasi saioa" botoiaren gainean klik eginez. Pausu hau eman eta gero, zure erroldako datuak ikusi ahal izango dituzu pantailan eta errolda agiria lortu ahal izango duzu pdf formatuan. Agiri hau inprimatu edo gorde egin dezakezu zure ordenagailu edo beste gailu informatiko batean. Kontutan izan behar duzu dokumentu honek balio legal osoa duela zure sinadura elektronikoa barneratzen baitu.
      1. lortu errolda ziurtagiria
      2. lortu etxekideen ziurtagiria
      3. lortu errolda historia