Kale Heziketa

Nerabeei euren garapen pertsonalean laguntzea eta tresna hezitzaileak eskaintzea da zerbitzu honen helburua, trebetasunak bereganatzeko eta baliabide komunitarioetan (aisialdi, kultura, kirola, elkartegintza, …) normaltasunez parte hartzeko. Nagusiki nerabe koadrilekin egiten dute lan kale hezitzaileek, helburu zehatzak lantzeko jarduerak antolatzen dituzte eta harreman hezitzailean oinarritzen da haien lana.

Harremanetarako:

Blanka Jauregi Cambra, (gazteria teknikaria), 943252088

Maite Aizpiri (prebentzio teknikaria), 943252007

Iñaki Elkoro eta Leire Isasi (kale hezitzaileak)