Muzibar-Arbolapeta kaleen arteko berrantolaketa proposamenak

Arbolapeta eta Muzibarko biribilgunearen artean kokatua dagoen Otalora Lizentziatua kalearen zatian, pilaketa sentzasio nabarmena da. Eremu hau berrantolatzeko 21 proposamen landu dira, 3 taldeetan banatuta:

  • Erreka azaleratu gabe:
  • Erreka azaleratuta: zabalera txikia
  • Erreka azaleratuta: zabalera handiagoa

Aukera bakoitzak ondorio eta aukera desberdinak ekarriko ditu: bidegorria egitea, aparkalekuak kentzea, oinezkoentzako kale bihurtzea…

Epe luzerako proiektua da, baina herrian izango duen eraginagatik eta ekarriko dituen aldaketengatik, beharrezkotzat jotzen dugu herritarren inplikazioa, iritziak jasotzea eta gardentasun osoz eta erraztasunak emanez arrasatearrei prozesu eta proiektuaren berri ematea.

Hainbat bide prestatu ditu Udalak herritarrak proiektu honetan inplikatzeko eta beren iritziak ezagutu eta jasotzeko: Kulturaten erakusketa bat, webgune hau eta BAZeko informazio puntua. Bertan eskuragarri egongo dira informazio osoa eta iritzia emateko kutxak.

Proiektuaren konplexutasun eta garrantzia dela eta, Kulturaten informazio panalek jartzeaz gain, udal teknikari bat egongo da bertan, hiru orduz egunean, azalpenak ematen eta zalantzak argitzen. Otsailaren 11ean eta 18an bisita gidatuak ere egingo dira.

 

Dokumentazioa eskuragarri


Proiekto osoa jasotzen den memoria hemen dago eskuragarri, osorik deskargatzeko (37 Mb)

Gunea berrantolaketarako 21 proposamen planoak banan banan:

Plano bakoitzean agertzen den puntuazioa ulertzeko irizpidearen argibideak.

Proposamen guztien laburpena

Eman zure iritzia