Klima aldaketa

Planetaren tenperatura igotzen ari da giza jarduerek sortutako gasak atmosferan pilatzen direlako eta horrek eragiten du eguzkiaren berotasuna normala baino gehiago mantentzea. Ondorioz, mundu mailako eraginak ikusten ari gara dagoeneko: poloak urtzen, itsas maila igotzen, lehorte latzak, beroaldi luzeak, bioaniztasuna galtzea, uholdeak...

Ikasturte honetan, 2016/2017, klima aldaketaren gaia landuko dugu Eskolako Agenda 21 proiektuaren baitan herriko ikastetxeekin.

Klima aldaketaren aurrean zer egin dezakegun landu nahi dugu hezkuntza komunitate guztian, jakiteko nola eragiten duen gure eguneroko jarduerak planetaren orekan.

Arrasateko egoera zein den aztertuko dugu, batez ere, energia kontsumoari erreparatuz (energia iturriak, argindar kontsumoa, autoaren erabilera...) eta gure karbono aztarna hori jaisteko zer egin dezakegun landuko dugu, ez badugu nahi, behintzat, argazkiko egoerak ikusi.


    Resultado de imagen de imagenes greenpeace cambio climatico capv
Resultado de imagen de cambio climatico