Ikasle taldeekin egonaldiak

Ikasle taldeei ingurumen hezkuntzako programa didaktikoak eskaintzen dizkiegu. Egonaldiak egun batetik bosterainokoak izan daitezke, ikastetxearen beharren arabera egokitu daitezkenak.

Azpiegitura:

38 ohe, jangela, gela balioanitza, laborategia, sukaldea, bulegoak, frontoia eta berdegunea.  

Nori zuzendua:

Haur hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako neska-mutilei.

Landu daitezkeen gaiak:

Basoko bioaniztasuna

Udala auzoan daukagun baliabide garrantzitsuenetarikoa da bertako basoa: artadia. Gai hau lantzean, ikasleek ezagutuko dituzte bertan bizi diren animali eta landare batzuk, hauek egiten dituzten soinuak, basoan uzten dituzten arrastoak, etab.

Horretarako ibilaldiak egiten ditugu basoan zehar, laginak batu gero laborategian lupekin aztertzeko, zuhaitzen haziak landatzen ditugu, lurrarekin esperimentuak egiten ditugu, prismatikoekin hegaztiak behatzen ditugu, kontzeptuak errepasatzen ditugu pista jolasen bidez, eta eskulan ezberdinak egiten ditugu.

Ikasleak basoko ibilaldianbi animali pote barruko animalitxoa ikertzen.jpg ikasleak basoaren inguruko ariketak egiten (2).jpg

Errekako bioaniztasuna

Erreketan bizi diren animalia eta landareak ezagutzera joaten gara programa honetan eta berauek zaintzea eta kontserbatzeak duen garrantziaz jabetzen dira.

Horretarako errekara ibilaldia egiten dugu (ordu bat) eta bertatik bertara errekaren ezaugarriak aztertzen ditugu. Laborategian animaliak lupekin ikusten ditugu, fitxak betetzen ditugu eta  memori jolasekin kontzeptuak errepasatzen ditugu.

Oharra: ekintza hau LHko 3. ziklokoentzako edo DBH1.go zikloarentzat soilik da.

ikasleak errekako uraren abiadura neurtzen.jpg Urak duen oxigenoa aztertzenlaborategian aztertzen dituzte lupekin errekan aurkitutako animaliak.jpg

Hondakinak

Hondakinek ingurumenean sortzen duten arazoa azaltzen zaie ikasleei eta konponbideak aurkezten zaizkie. Hiru arauak lantzen dira tailerren bidez (murriztu, berrerabili, birzkilatu), gure konpostagailua behatzen dugu, hondakinak berrerabiltzeko jostailuen eskulanak egiten ditugu eta birziklatutako papera egiten ere ikasten dugu, besteak beste. 

hiru arauen tailerrean erabiltzen den materiala.jpg hondakin bakoitza dagokion edukiontzira botatzen ikasten dugu.jpgKonposta fase ezberdinetan

Energia

Energia zer den eta zertarako erabiltzen den lantzen da, baita ere energia iturriak eta hauen erabilerak ingurumenean sortzen dituzten eraginak. Auzotik egiten dugun ibilaldian energia garraiatzeko eta sortzeko elementuak ezagutzen ditugu eta jolasen bitartez energiaren erabileraren inguruan ohitura egokiak eta ezegokiak identifikatzen ditugu. Haize eta ur erroten eskulanak egiten ditugu.

ikasleak gasa nondin datorren ikasten.jpg ikasleak antzinako energia iturria ezagutzen.jpg

Ura

Uraren zikloa lantzen dugu, hainbeste gauzetarako erabiltzen dugun ur hori nondik datorren eta nora doan ikusten dugu. Horretarako auzoan zehar ibilaldia egiten dugu eta jolas batekin lantzen ditugu edukiak. Sortzen ditugun ur zikinek ingurunean zein kalte sortzen duten eta zer egiten den ur zikin horiekin gaur egun. Uretan bizi diren bizidunak ezagutzen ditugu ere, ibilaldi, jolas eta tailerren bidez. 

Auzoko uraren bidea jarraitzen auzoko iturri naturala ezagutzen.jpg Ibaiko bizidunak ezagutzeko murala

Elikadura jasangarria

Gure elikadura ohiturak aztertuko ditugu, ea osasungarriak eta jasangarriak diren.  Eguneroko bizitzan jaten ditugun elikagaien atzean zer dagoen ezagutuko dugu, nondik datozen, nola ekoiztu diren, etab. Auzoan zehar egingo dugun ibilaldian ikusiko dugu janari mota asko lortu daitezkeela baserrietatik eta bere lurretatik. Azkenik, gure ortuan lantxo batzuk eginez ezagutuko dugu zer diren sasoiko produktuak, bertakoak eta ekologikoak.

Ikasleak ortuko lanetan laguntzen (1).jpg auzoko ahuntzak behatzen.JPGFruituak beraien zuhaitzekin lotzeko jolasa

Kobazuloak eta historiaurrea

Egonaldi honetan kobazuloak nola sortzen diren ezagutuko dute ikasleek, baita ere koba horietan gordetzen ziren historiaurreko animalia eta gizakien berri eduki ere. Lezetxiki aztarnategi ospetsua bisitatuko da eta kobazuloa ere bai. Horrekin lotuta, tailerrak egiten ditugu, historiaurreko gizakiek egiten zuten moduan, naturako elementuak erabiliz egingo ditugu sua eta margolanak. 

Oharra: ekintza hau LHko 3. ziklokoentzako edo DBH1.go zikloarentzat soilik da.

lezetxikiko aztarnategia ezagutzen.jpgLezetxiki koban ikasleak sua egiten.JPG

Zure ikastetxeak egonaldiren bat egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan eta adierazi zein gai landu nahi dituzuen eta zenbat egunetan zehar. Ondoren, programa pertsonalizatua proposatuko dizuegu.