Zuhaitz eguna

Udalak urtero antolatzen du zuhaitz eguna eta bertan parte hartzen dute Ingurumen Eskolak eta lehen hezkuntzako 6.mailako herriko ikasle guztiek.

Sensibilizazio ekintza honekin haurrak kontzientziatzea bilatzen da, zuhaitzek duten garrantziaz gure bizi kalitatean. Azaltzen da, horretarako, dauden zuhaitzak kontserbatu egin behar direla eta berriak landatu.

Tokiaren arabera, zuhaitz mota ezberdinak landatu izan dira urtetik urtera: haritzak, lizarrak, pagoak, haltzak, sahatsak, ereinotzak, etab. Ikasle bakoitzak zuhaitz bana landatzeko aukera izan dute aitzurrez baliatuz.

IMAG0459.jpg IMAG0452.jpg IMAG0457.jpg