Kirol Ekintzak 16-17

Hemen daukazue denboraldi honetako kirol eskaintza berria!

Hainbat berrikuntza ekartzen dizkizuegu aurten: aero-pilates, klase solteetara etortzeko aukera, etab. 16-17 DENBORALDIKO ESKUORRIA daukazue hemen azalpen guztiekin. Bertan azaltzen dira ordutegi eta tarifak, eta baita aipatutako berrikuntzak ere..

Atal bakoitzaren gainean klikatuta, xehetasun guztiak ikus ditzakezue:

laukia_lasaiak laukia_aktiboak

laukia_kanpokoak laukia_egokituak

laukia_uretakoak


Lehorreko ikastaroak irailaren 19an hasiko dira, eta uretakoak aldiz, urriaren 3an (Aquagym ezik, hau irailaren 19an hasiko baita). Izena emateko epea zabalik dago eta ikastaro bakoitzeko taldea bete artekoa izango da.


Apuntatzeko, nahikoa da Musakola Kiroldegiko harrerara jo (goizez edo arratsaldez) eta bertan inskripzio orria betetzea. Inskripzio orria zuek ere inprimatu dezakezue gure web orritik eta beteta ekarri.