SUSPENDIDO King Kong teoria / Virginie Despentes (Literatura solasaldia)

SUSPENDIDO King Kong teoria / Virginie Despentes (Literatura solasaldia)

Cuándo 2020-03-26T18:30:00+01:00 2020-03-26T18:30:00+01:00 - 2020-03-26T20:30:00+01:00 2020-03-26T20:30:00+01:00
Dónde Kulturate

Informazio gehiago


Idazle eta feminista frantziarrak King Kong Théorie saiakera autobiografikoan gizarte heteropatriarkala astintzen du, baita feminismoaz gogoeta interesgarriak egin ere.

2006an atera zuen saiakera frantsesez eta hiru argitaraldi izan zituen. Saiakera euskaraz Elkar argitaletxeak atera du Eskafandra bilduman eta Itziar Diaz de Ultzurrunek itzuli du.

Despentesek, bere bizipenetatik abiatuta, gogoeta zorrotzak egiten ditu hainbat gairen inguruan, hala nola, feminitatea, maskulinitatea, pornografia, bortxaketa eta prostituzioa. Lorea Agirrek ondoko hitzak esan zituen liburuaren aurkezpen egunean: “Gure gizarte heteropatriarkala deseraikitzen du, eta areago, baita feminismoa ere, askotan ustez liberatzaile eta aurrerakoi diren pentsamenduen barrenera sartzen da eta hortik ere galderak egiten dizkigu”.

Ondokoa liburuko pasarte bat da: “Itsusien baitatik idazten dut, itsusientzat, atsoentzat, mari-mutilentzat, frigidoentzat, larrutan gaizki jotakoentzat, larrutarako inork nahi ez dituenentzat, histerikoentzat, akastunentzat, neska txintxoaren azoka handitik baztertutako emakume guztientzat. Eta hortik hasiko naiz den-dena argi egon dadin: ez dut barkamenik eskatzen ezertxorengatik, ez nator kexaka. Ez nuke neure lekua aldatuko inoren lekuaren truke, Virginie Despentes izatea kontu interesgarriagoa iruditzen zaidalako beste ezer baino”.