• Ozenki opera: Madame Butterfly
  • 2019-02-18T20:00:00+01:00
  • 2019-02-18T20:00:00+01:00
  • Madama Butterfly. Taldea: Opera 2001. Gioacomo Puccini-ren hiru ekitaldiko drama lirikoa. Giuseppe Giacosa-ren eta Luigi Illica-ren libretoa. Jatorrizko bertsioa italieraz eta azpitituluak espainieraz. Nagasaki-n USS Abraham Lincoln itsasontzi barruan destinaturik dagoela, F. B. Pinkerton, itsas armada iparramerikarraren ofiziala, eta Cio-Cio-San, Butterfly -tximeleta- izeneko geisha japoniar gaztea, maitemindu egiten dira eta ezkondu. Mutilak Amerikako Estatu Batuetara itzuli beharra duenean, neskak hiru urtean itxarongo dio, nahiz eta etxekoek eta lagunek esaten dioten ez dela itzuliko. Tarte horretan neskak berak bakarrik haziko du bere semea, Pinkerton joan eta gero jaio zena. Hiru urteak amaitu eta gero, Pinkerton azkenik itzuli egingo da, eta berarekin batera Kate, bere emazte berria eta legitimoa. Haurra hartzen datoz, Amerikako Estatu Batuetan hazteko; baiña, orduan, sekulakoa gertatuko da…
Ozenki opera: Madame Butterfly

Ozenki opera: Madame Butterfly

Noiz 2019-02-18T20:00:00+01:00 2019-02-18T20:00:00+01:00